Bi istripu A-8 autopistan, Elgoibar inguruan

elgoibarren.net 2007ko mai. 16a, 10:35

 
Azken ordua: Atzo eguerdian hil zen Oihana Alkorta, 29 urteko oriotarra, A-8 autopistako istripuan larri zauritu zen emakumea.
11:30etan konpondu da elkarren segidan gertatutako 2 istripuk A-8 autopistan sortu duten kaosa. Kamioi batek eta anbulantzia batek elkarren aurka talka egitearen ondorioz, 3 lagun zauritu dira; bat oso larri.


Autopista kolapsatu egin da eta auto pilaketak egon dira bi noranzkoetan, nahiz eta istripua Bilborako noranzkoan izan den. Goizeko 11:00etan errei bakarra (ezkerrekoa) zegoen irekita Bilborako noranzkoan. N-634 errepide nazionaletik bideratu behar izan du Ertzaintzak zirkulazioa.
 
Istripu bikoitza
Dirudienez, bata bestearen ondorio izan diren bi istripuk sortu dute kaosa A-8 autopistan. Goizeko 9:00ak inguruan auto bat bidetik atera eta atzetik zetozen bi ibilgailuk ezin izan dute sahiestu eta kolpatu egin dute. Arin zauritutako lagun bat laga du lehen istripu honek. Zauritutako lagunaren bila joan den anbulantziak izan du, hain justu, goizeko bigarren istripua 9:30ak inguruan. Kamioi batek atzetik jo du anbulantzia eta bi lagun larri zauritu dira, anbulantziaren barruan zihoazenak, hain zuzen ere. Talka bortitzaren ondorioz airean atera dira eta autopistako asfaltora erori dira.
Zoritxarrez, ez da honakoa A-8 autopistan Elgoibar parean edo inguruetan geratu den lehenbiziko istripua izan.
 
Argazkiak:
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak duen Trafikoa Kudeatzeko Zentroko kamerek istripua grabatu dute.

1706641750635 Bi istripu A-8 autopistan, Elgoibar inguruan

1706641750676 Bi istripu A-8 autopistan, Elgoibar inguruan

1706641750723 Bi istripu A-8 autopistan, Elgoibar inguruan