Ane Espilla eta Maria Ferreiro Euskadiko 'Neskatxena' Txapelketako txapeldun

elgoibarren.net 2007ko mai. 16a, 12:26

Dantzari elgoibartarrek urtean zehar erakutsitako maila bikaina berretsi zuten IX. Euskadiko Neskatxena Txapelketaren finalean, Legazpin. Ane Espillak A saileko (7-11 urte) txapela irabazi du eta Maria Ferreirok B sailekoa (11-15 urte) jantzi du.

       
 
 
IX. Euskadiko Neskatxena Txapelketako EMAITZAK:

• A saila (7-11 urte) :
  • Ane Espilla        Irabazlea
  • Iraitz Gonzalez (4. postuan)
  • Nerea Perez     (5. postuan)
  • Nora Bastida     (6.postuan) 

• B saila (11-15 urte) : 
  •  Maria Ferreiro       irabazlea
  • Amaia Astigarraga  (2. postua)
  • Arantxa Ferreiro    (4.postua)
  • Itziar Aldalur         (6. postua)
 

Legazpiko finalean parte hartu zuten dantzariak (Amaia Astigarraga falta da)

 
 
Neskatxena edo Soinu Zaharren ligako kanporaketetan parte hartu duten neska guztietatik, puntu gehien eskuratu dituzten lehen 15 sailkatuek parte hartu zuten Legazpin, maiatzaren 13an, jokatu zen finalean.
 
 
 
Mutilen txanda asteburuan iritsiko da

1706641750269 Ane Espilla eta Maria Ferreiro Euskadiko 'Neskatxena' Txapelketako txapeldun

Aitor Asenjo eta Imanol Iturrino, I. Bereziartua Musika eta Dantza eskolako mutilek, Euskadiko Aurresku Txapelketaren finalean parte hartuko dute datorren asteburuan (maiatzak 19). Errenteriako Niessen aretoan izango da finala arratsaldeko 17:30etik aurrera.