Egingo al dugu udal hauteskundeetako Elgoibarko kiniela?

elgoibarren.net 2007ko mai. 17a, 14:06

Animatzen al zarete udal hauteskundeetako kiniela egitera? 10 egun eskas falta dira botazio egunerako eta, dagoeneko, denok ere hasiko zineten zuen kinielak egiten.
Zenbat zinegotzi aterako ditu Elgoibarren alderdi bakoitzak? Eta, zein izango da gure herriko hurrengo alkatea? Bota zuen usteak eta desioak.
 
Kiniela errazteko edo, legealdi honetan alderdi bakoitzak izan duen zinegotzi kopurua (ezkerreko argazkian) eta hautagaien zerrendak emango dizkizuegu.
Antzerako emaitzak izango direla uste al duzu? Ba al daukazu aldaketa handiren baten susmorik? 
*Zuen parte hartzea eskertuko dugu, baina honakoa saririk gabeko kiniela izango dela aurreratzen dizuegu.