Amaitu dira txat-elkarrizketak

elgoibarren.net 2007ko mai. 25a, 17:17

Amaitu dira alkategaiei eginiko elkarrizketa digitalak. Argazkiak eta balorazioa ditu.

 

 Elkarrizketatu guztiak argazkitan
 

Unai Zulaika, EB-Aralar

 

Jon Peli Uriguen, EA

 

Javier Nuñez, PP

 

Ovidio Campello, PSE-EE

 

Iñaki Odriozola, EAE-ANV

 

Alfredo Etxeberria, EAJ-PNV

 
Elkarrizketa digitalen BALORAZIO:
 
Hauteskundeen biharamunean, alkategaiei eginiko elkarrizketa digitalen balorazio bat egiteko unea iritsi da.

Oro har, lehen aldia izateko; bai elgoibarren.net atariarentzat eta bai zerrendaburuentzat, esperientzia positiboa izan dela esan dezakegu. Batetik, zerrendaburu guztiek parte hartu dute elkarrizketa digitaletan eta herriak duen aniztasun politikoaren ispilu izatea lortu dugu. Bestalde, zuon, erabiltzaileon parte hartzea eskertu nahi dugu, txalogarria izan baita: txat-elkarrizketa gehienetan askoz gehiago izan dira jasotako galderak zerrendaburuek erantzun ahal izan dituztenak baino. Korrika batean ibili behar izan dugu ahalik eta erantzun gehien sartu ahal izateko.

Gonbidatuek izan duten jarrera ere eskertu nahi dugu, ezinbestekoa izan baita beraien parte hartzea.
Ordenagailuaren bestaldean galderak eginez, iritziak emanez edo elkarrizketak irakurtzen jardun duzuen erabiltzaileon ekarpena eta inplikazioa ere txalogarriak dira. Zuoi esker egiten du, eta egingo du proiektu honek aurrera.