Diabolo ikastaroa Udako Kirol Kanpainako nobedadea

elgoibarren.net 2007ko mai. 29a, 11:00

Ekainaren 25ean hasi eta uztailaren 25era bitartean (4 aste) luzatuko da aurtengo Udako Kirol Kanpaina. Udal Kirol Patronatuak jakinarazten duenez, ikastaroetan parte hartzeko izena emateko epea irekita dago. Haurrentzako eskaintzan nobedade bezala Diabolo ikastaroa aurkitzen da.





Bi adin-maila
Aurten bi adin-mailatan banatu dira ikastaroak. Alde batetik haurrei zuzendutakoak, 6 eta 12 urte bitartekoak, eta bestetik gazteei zuzendutakoak, 13 eta 18 urte bitartekoak.
  •  Haurrentzako ikastaroak: Diaboloa, Tenisa, eskalada, aerobika eta igeriketa daude Patronatuaren eskaintzan.
  • Gazteentzako ikastaroak: Diaboloa, Batuka, Defentsa pertsonala, Tenisa, Spinning-a, Pilates eta Body-pump aurkitzen dira.
Izena emateko
Izena emateko Olaizaga Kiroldegira (943 74 44 15) zuzendu behar da. Ikastaro guztiak ekainaren 25ean hasiko dira eta uztailaren 20rarte iraungo dute (4 aste).