Izen-abizenak euskaratzea erraza da

elgoibarren.net 2007ko mai. 29a, 18:47

Euskal izen-abizenak badituzu, baina agiri ofizialetan erdal grafiaz agertzen badira, oraintxe duzu hori erraz-erraz aldatzeko aukera. Erroldatuta zauden herriko erregistro zibilean edo bake epaitegian egin daiteke, eta denbora motzean, gainera.

 
 
 

Nori dago zuzendua?

  • Zure izen-abizenak erregistroan gaztelaniaz idatzita badaude.
  • Agiri ofizialetan ere gaztelaniaz idatzita agertzen badira eta gazteleraz jarri nahi dituztenentzat. 
Zer behar da izen-abizenak euskaraz jartzeko?
  • NANaren fotokopia.
  • Erroldatze ziurtagiria; Udaleko idazkaritzan emango dizute.
  • Hitzez-hitzeko jaiotze agiria; inskribatuta zauden erregistroan emango dizute.
  • 18 urte baino gutxiago badituzu, zure gurasoek egin beharko dute eskabidea, familia liburua aurkeztuz.
  • Amak edo aitak abizena euskaratuz gero, adingabeko seme-alabena automatikoki aldatzen da.
Non egin behar dut tramitea?
  • Erroldatuta zauden herriko erregistro edo bake epaitegira joz
*Kanpainaren sustatzaileak: Elgoibarko Udala (Euskara Saila); Eusko Jaurlaritza; Gipuzkoako Foru Aldundia.

1706641718775 Izen-abizenak euskaratzea erraza da


Euskaltzaindian kontsultatu daiteke
Euskal izen-abizenak euskaraz zuzen nola idatzi beharko genituzkeen jakiteko, berriz, Euskaltzaindiak Euskal Onomastikaren Datutegia dauka bere webgunean. Erraza da erabiltzen, gainera: nahikoa da bilatu nahi duguna sartzea eta erantzunak berehala izango ditugu agerian.