Demaseko istripua izan du kamioi batek San Antolineko errotondan

elgoibarren.net 2007ko mai. 29a, 21:40

 
Guztiz ikusgarria izan bada ere, ez da inor zauritu arratsaldeko 18:45 inguruan kamioi-artikulatu batek San Antolineko errotondan izan duen istripuan. Bi zatiko kamioi erraldoiaren atzeko aldea irauli eta gurpilak zerura begira geratu dira errotondan bertan; karga guztia, berriz, lurrean botata. Gidaria eta gidari laguntzailea onik atera dira, baina “benetako beldurra” pasa dutela aitortu digute.



Gidari laguntzailea: "ez naiz berriz kamoi batera igoko"

Gidari laguntzailea iraulitako kamioiaren ondoan.

Gidari laguntzailek, Vigoko galiziarra bera, ez dauka berriz kamioi batera igotzeko inolako asmorik, “izugarria izan da, bizirik nago hau kontatzeko, eta ez da gutxi. Demasekoa izan da! Errotondan sartu orduko igarri dugu atzeko aldea altxatzen hasi dela, baina aurreko aldea ere bazter batera makurtzen hasi denean, orduan bai beldurtu naizela benetan. Lau urte daramazkit txofertzan eta istripu bat eduki dudan estreinako aldia den arren, gehiago ez naizela kamioi batera igoko uste dut” aitortu digu. Gidaria, errumaniarra bera, isilago zegoen, baina gertatutakoari ezin buelta emanda. Alkoholemia kontrola ere egin die Ertzaintzak eta ez dute positiborik eman.
 
  Miranda De Ebrotik Mutrikura

Elgoibartik Mutrikurantz zihoan kamioia.

Gidari laguntzaileak, Miranda de Ebrotik zetozela argitu digu eta helburutik oso gertu izan dute zoritxarreko istripua, Mutrikuko supermerkatu batetara baitzeramaten kamioiko karga; era guztietako produktuez bete-beteta. Renault etxeko eta Ourenseko matrikuladun kamioitzarrak 13 tona pisatzen ditu hutsik dagoenean eta 26 tona eraman ditzake gehienez, beteta badago.
 


Trafiko ilara arinak sortu dira

Autoa ilarak errepidean

Iraulita geratu den posizioan, ozta-ozta, baina ez da Debarantzko erraia moztu beharrik izan. Kamioiak autoak igarotzeko zirrikitu nahikoa laga du eta bertatik bideratu ahal izan dute trafikoa Ertzaintzako eta Udaltzaingoko agenteek. Gero bai, iraulitako kamioi zatia zuzentzera etorri diren garabiak (3 guztira) lanean hasi direnean trafikoa moztu behar izan dute 20:30ak aldera, eta trafiko ilarak sortu dira Debarantz.
 
 

ARGAZKIAK:

1706641718173 Demaseko istripua izan du kamioi batek San Antolineko errotondan

1706641718212 Demaseko istripua izan du kamioi batek San Antolineko errotondan

 

1706641718253 Demaseko istripua izan du kamioi batek San Antolineko errotondan

1706641718289 Demaseko istripua izan du kamioi batek San Antolineko errotondan

Kamioiko gidaria etsita

 

Gruak zuzendu du kamioia