Argentinako "bertsolariak"
Payadoreak Argentinan, eta Hego Amerika osoan, inprobisatuz aritzen diren kantari-errezitatzaileak dira, alegia, Euskal Herrian bertsolariak direna Hegoamerikan payadoreak dira. Gitarraz lagundurik kantuak eta inprobisatutako dezimak botako dituzte.
Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko prestatutako egitarauaren baitan, Elgoibarko Udalaren Euskara Batzordeak antolatu eta Bertsozale Elkartearen Lanku zerbitzuak sustatutako lan honetan 3 arte diziplina uztartzen dira: bertsoa, musika eta antzerkia. Ekitaldiaren planteamendua, berriz, benetan originala da. Antzerki autentikoaren espiritualtasuna berreskuratu nahi du, bat-batekotasunaren sorkuntza ahalmenaz baliatuta, eta musikaz eta hitzez egoki jantzita.
Egañatarren eta Paiatarren arteko desafioa
Hiru ordu irauten duen ikuskizun honetan, ikusleek desafio bitxi bat izango dute aurrez aurre. Egañatarren eta Paiatarren arteko desafioa, hain zuzen ere. Bi bertsolari, Andoni eta Euxebio (Ander Lipus) Egaña, beste bi bertsolariren aurka (Fredi eta Xabi Paia) ikusi ahal izango ditugu, txapela jokoan dutela.
Sarrerak salgai daude
Ekitaldi honetarako sarrerak Kultur Etxean daude salgai, goizez Euskara Sailean, eta arratsaldez, Gazte Informazio Gunean. Sarrera bakoitza 5 eurotan salduko da.