52 haurrek parte hartu dute aurten 'Euskara Errefortzuak' programan

elgoibarren.net 2007ko mai. 31a, 10:15

 
Euskara Errefortzuak programaren helburua, euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituzten haurrei laguntzea da. Egitasmo hau, 03/04 ikasturtean jarri zuen martxan, Elgoibarko Izarrak Udalarekin elkarlanean. (Bideoak dauzka)

 
 
 
  Urritik maiatzera bitartean astean bi orduz, eta eskola orduz kanpo, laguntzaile batek gidatutako saioak izaten dituzte haurrok. Saio hauetan, ahozkotasuna lantzera bideratutako ekintzak egiten dituzte: antzerkia, ipuin kontaketak, eskulanak, mahai jolasak eta antzekoak. 
◊ BIDEOAK:
• Ikus hemen Euskara Errefortzuetako saioetan parte hartu duten haurrek ikasturte amaierarako prestatu dituzten pare bat antzerkiren bideoak:  
{google}5278481843882029118&hl{/google}
{google}-4487646882941648188&hl{/google}
 
♦ Egitasmo honen barnean, bi eskaintza mota egin dituzte aurtengo ikasturtean:

  • Alde batetik, 5-9 urte bitarteko haurrei eskainitako Errefortzuak.  Eskaintza hau, euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituzten  bertako haurrei, eta kanpotik etorri eta euskara ikasten ari diren haurrei eskaintzen diete. "Aurtengo ikasturtean 49 haur jardun dira gurekin lanean, hauetatik 9 etorkinak". Haur hauek Elgoibarko ikastetxe ezberdinetako ikasleak dira. Guztira 6 talde izan dira. Egitasmoaren balorazio positiboa egiten dute proiektuko arduradunek: "haur askorengan aurrerapenak nabaritu ditugu, eta bai laguntzaileak eta bai guraso asko oso gustura agertu dira lortutako emaitzekin".
  • Bestalde, 10-16 urte bitarteko gaztetxo etorkinei zuzendutako Errefortzuak dauzkagu.  Kasu honetan, kanpotik etorri eta euskara ez dakiten gazte etorkinei zuzendutako egitasmoa da, euskararen ikaskuntza prozesuan laguntzeko. Hauek astean 2 ordu eta erdiz jarduten dute Errefortzuetan. "Aurten 3 ikasle izan ditugu talde honetan, errusiar bat, ekuadortar bat eta kubatar bat".  Eskaintza honen inguruan ere balorazio positiboa egin da. "Euskararen aldeko jarrera indartu da beraiengan eta mintzatzerako orduan ere aurrerapenak egin dituzte. Ikasleak oso gustura aritu dira Errefortzuetan".

  Egitasmoa urrian jarriko dute martxan berriro, ikasturte berriarekin batera. Horretarako, irailean ikastetxeetan izen emateko orriak banatuko dituzte.
  • Informazio gehiago eta izena ematekourasoren batek egitasmo honen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero, deitu dezala    943 74 16 26 (Nerea) zenbakira, edo pasatu dadila Elgoibarko Izarrak Ubitarte 4-behean duen lokaletik.