Trinitateetako danborraden BIDEOAK

elgoibarren.net 2007ko eka. 4a, 10:17

Ikus hemen Soraluzeko Ezoziko Ama eta Gasteizko Canta Cantorum abesbatzak Beti Elgoibar pieza abesten. Nagusien eta Haurren danborradetako bideoak daude albistean. Trinitate Jaietan ateratako ARGAZKIAK, berriz, Mediateka atalean aurkituko dituzue. {google}-4239987249713158350{/google}

 
 
◊ BIDEOA: Nagusien Danborrada. (Iraupena: 27 minutu)

{google}-1331747630862053624&hl{/google}  

◊ BIDEOA: Haurren Danborrada. (Iraupena: 24 minutu)

{google}18927301988766061&hl{/google} 
 
• ESKUTITZA
 
2007ko DANBORRADAKO BATZORDEAK laguntzaile eta kolaboratzaile guztiak ESKERTU nahi ditu:
 
Trinitateetako gure danborrada bukatu ondoren, etorri da balorazioa egiteko unea. Horrela bada, esan behar dugu ekitaldi horri buruzko balorazioa oso positiboa dela, bai partehartzaileei, bai ikuskizunari eta bertaratutako ikusleei dagokienean. Balorazio hori egin ostean, eskerrik zintzoenak eman nahi dizkizuegu elgoibartar guztioi, nahiz gure herrira etorri zaretenoi, zuek baitzarete gure danborrada ikuskizun handi bat bihurtzen duzuenak.

Zorionak eman nahi dizkiegu parte hartzaile guztiei, danborrada prestatzen aritu direnean, buru-belarri eta ilusio handiz jardun dutelako. Horri esker gure danborrada benetan handia izan da.

Eskerrak eman nahi dizkiegu lagundu diguten ostalariei eta elkarteei. Era berean eskerrak eman nahi dizkiogu, karroza muntatzeko, lokala ezer eskatu gabe utzi digunari; Suancesko (Cantabria) lagun bati, Elgoibarko lagun baten bitartez, karroza egiteko bere familiaren itsasontzia, oroitzapenez beterikoa, utzi zigulako; soldatzaileei, mekanikariei, argiketariei, pintoreei, errotulugileei, arotzei, eta ziurrenik ahaztuko genuen beste norbaiti ere eskerrak eman nahi dizkiegu; horiek baitira gure danborrada prestatzeko ezinbesteko oinarriak.

Eskerrak gure Udalari, eta bereziki, Kultura Sailari, Udaltzaingoari, Lantaldeari eta Udalaren Musika Bandari.

Aurten, aipamen berezia egin nahi diegu Soraluzeko Ezoziko Ama abesbatzari eta Gasteizko Canta Cantorum abesbatzari, ekitaldi bikaina eskaini ziguten-eta. Halaber, ez dugu Haritz Euskal Dantzari Taldea ahaztu nahi. Eskerrak eman nahi dizkiegu euren lankidetzagatik; eskerrak, batez ere, hain ikuskizun bikaina eskaini zuen dantzariari.

Bidenabar, gure eskerronik eta estimurik beroena Soraluzeko, Azkoitiko eta Azpetiko danborradetako batzordekideei; arropekin, danborrekin, partiturekin eta beste zenbait gauzarekin lagundu digutelako. Adierazi nahi dizuegu, zuen esanetara gauzkazuela behar duzuen guztirako.

Agur bero bat bidali nahi diogu, bigarren urtez eta 20 urteko mutiko baten ilusioaz,  Bergaratik, gure artillero pelotoia gidatzera etorri zaigun artillero horri. Datorren urtean ere elkar ikustea espero dugu.

Eta halaber, gure esker ona adierazi diegu hedabide guztiei eman diguten laguntzarengatik eta babesarengatik.

Iritsi da agur esateko unea; eta danborradarekin gozatuko zenuten itxaropenarekin, eskerrak eman nahi dizkizuegu partaide eta ikusle izan zareten guztioi. Oso harro gaude eman diguzuen laguntzaz.

Datorren urtera arte.

Gora Elgoibarko Danborrada

Elgoibarren, 2007ko ekainaren 6an