Eskuko-ordenagailua eta dirua
“Eskuko ordenagailu bat eta dozena batzuk euro besterik ez dituzte lapurtu, zorionez. Telebista, DVDa eta irrati-kaseta zeuden geletan ere sartu ziren, baina ez zituzten eraman. Dirua edo balore handiko zer edo zer bilatzen zutela argi dago, baina nahiko esku hutsik joan ziren. Zer egingo diogu ba, etxe askotan sartu dira lapurrak eta gurea ere beste etxe bat gehiago da”. Ordenagailuari dagokionez, bertan gordeta zegoen informazioa ez dela konfidentziala edo berreskuratu ezinekoa azaldu digu parrokoak, “kasu honetan abantaila izan da usadio zaharrean lan egitea, elizako datu eta informazio guztia liburuetan jasota lagatzeko ohitura daukagu-eta". Zapatu goizean jabetu ziren lapurretaz, baina ez dakite nola eta nondik sartu ziren lapurrak, aterik edo leihorik ez baitute apurtuta laga.