Mikel Olaizola txapeldunorde Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan

elgoibarren.net 2007ko eka. 6a, 10:06

Mikel Olaizola bertsolari elgoibartarrak Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan txapeldunorde izatea lortu du 14-18 urte artekoen mailan. Postu honi esker, Altsasun ekainaren 23an jokatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketan parte hartuko du.





Elgoibartik joandako bertsolari eta jarraitzaileak

 
Bergaran jokatu zen finalean ondo jardun zuen Olaizolak. Ofiziotan zein bakarkako saioetan ondo josi zituen bertsoak eta txapeldunorde izatea lortu zuen. Epaimahaiaren iritziz Hodei Iruretagoiena zarauztarra bakarrik aritu zen Olaizola baino hobeto.
 
 

Mikel Olaizola eta Maddi Mendibil.

 
Bertso idatzietan aipamena
Bat-bateko bertsoetan ez ezik, idatzizkoetan ere ondo moldatzen da Mikel Olaizola eta aipamena jaso zuen bere mailan. Maddi Mendibil gaztetxo elgoibartarrak ere aipamen berezia jaso zuen idatzizko bertsoen atalean.
 
 
 
 
Uxue Alberdi 5. postuan Plazatik Gaztetxerako finalean
Debako kanporaketa irabazi ostean sailkatu zen Uxue Alberdi Plazatik Gaztetxera bertsolari gazteen VI. Txapelketako finalera. Mutrikun jokatu zen finalean Agin Rezola nagusitu zen eta Alaia Martin izan zen txapeldunordea. Alberdik 5.postuarekin konformatu behar izan zuen.

SAILKAPENA:
Lehen zatia.
  1. Alaia Martin 197.5
  2. Agin Rezola 197
  3. Mikel Arrillaga 195,5
  4. Beñat Gaztelumendi 194,5
  5. Uxue Alberdi 193
  6. Oier Azula 174,5

Bigarren zatia.
  1. Agin Rezola 274,5
  2. Alaia Martin 274
 
Ez dauzkagu Uxue Alberdik finalean kantatu zituen bertsoak, baina ARGIA astekarirako idatzi dituenak irakurri eta entzun nahi badituzue, egin klik hemen: Ipuin zaharrei jarriak