Euskal Jaien logotipoa daramaten txartelak banatuko dira mendeurrena gogorarazteko

elgoibarren.net 2007ko eka. 7a, 13:18

Uztailaren bukaeran Euskal Jaien mendeurrena izango dela gogorarazteko, jaien logotipoa daramaten txartelak banatuko dira herriko denda eta tabernetan. Bestalde, abian dira Elgoibarko Euskal Jaien mendeurrena dela-eta ekainerako antolatutako ekitaldiak.




Euskal Jaien logotipoa
Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko, eta bide batez, ehun urte beranduago ere euskal kultura bultzatzeko asmoz, egitarau berezi bat prestatu dute herriko hainbat talde, eragile eta elkartek Udalarekin batera.
Egitarau horren baitan, plastikozko txartel borobil bat kaleratuko da hurrengo egunotan. Bertan, Euskal Jaien logotipoa dago inprimatuta alde bietan.
Txartel horren 250 ale egin dira, eta hasiera batean, erdiguneko dendetan eta  tabernetan banatuko dira. Hala ere, toki guztietara heltzea zaila denez, txartel hori jaso ez duten dendari edo tabernariek Kultur Etxera hurbildu ahal izango dira Euskara Sailak lehen pisuan duen bulegora edota telefonoz eskatzeko aukera izango dute 943 74 43 66 zenbakira deituz.

Antolatzaileek txartel hori Euskal Jaien mendeurrenaren erakusgarri izatea nahiko lukete; eta horregatik, txartela ageriko tokiren batean jar dezatela eskatu diete establezimenduei.

Datozen ekitaldiak
 
Horiek izango dira ekainak emango dizkigunak eta antolatzaileek herritarren gustukoak izatea espero dute.