Aisialdirako berdegunea
Udal Kirol Patronatuak 9.000 metro koadroko berdegunea txukundu du igerilekuko erabiltzaileek erabili ahal izateko. Hortaz, iaz baino 4.000 metro koadro gehiago izango ditu solariumak. Egokitu den belar gunearen sail txiki bat aldagelen ondoan dago, eta gainontzeko zatia, goiko zelaian, Karakateren magalean, hain zuzen ere. Bertan zurezko 6 mahai jarri dira. Zelaiaren bukaeran zuhaizti txiki bat ere badago.
Haurrentzako jolasgunea handituz
Mahaiez gain, haurrentzako jolasgunean 3 aparatu berri ere jarri dituzte haurren gozamenerako. Txirrista txiki bat, zabu bat eta saredun jolas bat jarri dituzte.
Ordutegia:
♦ Ekaina eta uztailean:
* astelehenetik ostiralera: 11:00etatik 21:00etara
* larunbatak eta jai egunak: 10:00etatik 21:00etara
♦ Abuztua eta iraila:
* astelehenetik ostiralera: 11:00etatik 20:00etara
* larunbatak eta jai egunak: 10:00etatik 20:00etara.
Prezioak:
- Kirol Patronatuko bazkideak: dohainik
- Sarrera bat: < 18 urte: 3,90 euro
- Sarrera bat > 18 urte: 5,70 euro
- Sarrera bat (16:00etatik aurrera) < 18 urte: 2 euro
- Sarrera bat (16:00etatik aurrera) > 18 urte: 3 euro
- Denboraldiko bonoa < 18 urte: 40,35 euro
- Denboraldiko bonoa > 18 urte: 44,75 euro
- Denboraldiko bono familiarra: 79,75 euro
Hatz marka bidezko sarrera sistema
Patronatutik jakinarazi digutenez, hatz markak irakurtzen dituen sarrera sistemak jarrita daude jadanik, bai Mintxetan eta bai Kiroldegian. Hain zuzen, Mintxetako sarreran ere jarri nahi izan dutelako atzeratu da sistema berriaren hasiera. Hala ere, probaketetan dabiltza oraindik eta laster batean jarriko dituzte martxan. Datorren astean zehar jakinaraiko diete erabiltzailei noiz joan behar duten hatz markak grabatzera.