Batasuneko iturriek baieztatu dute Otegi atxilotu dutela, Berria.info
webgunean agertzen denez. Hala ere, Batasunak ez duela oraindik
atxiloketari buruzko xehetasun handirik, gaineratu dute. Atxilotu
dutenean Juan Joxe Petrikorena Batasuneko komunikazio arduradunarekin
zegoen.
Audientzia Nazionalaren aginduz atxilotu dute Otegi, Auzitegi Gorenak
berretsi egin baitu terrorismoa goraipatzearren ezarri zitzaion 15
hilabeteko kartzela zigor sententzia.
∞
Informazio gehiago:
• Gara.net