BIDEOAK:
•Ikus hemen Jon Lizarralde Kaxarranka dantzatzen Plaza Handian
{google}5012066574421444446{/google}
•Ikus hemen Kaxarranka dantzatzen Madalan
{google}-7127999626712431025{/google}
ELKARRIZKETA:
-3 bider dantzatu zenuen Kaxarranka danborradan. Zer sentitu zenuen jendearen txaloak entzutean?
Jendearen txaloak eta animoak entzun eta Plaza leporaino beteta ikusita, izugarrizko poza eta alaitasuna sentitu nituen. Eta klaro, jendeak txaloen bitartez erakutsitako berotasunari erantzun on bat emateko demaseko gogoa. Plaza Handia ikusgarri zegoen: lagunak, koadrilakoak, inguruko jendea, nire ikasle mordoa, Kataluniatik etorritako 2 lagun ...denak animoak ematen. Zapatuan bizi izan nuena, orain artean bizi gabe nengoen.
Jendearen txaloak eta animoak entzun eta Plaza leporaino beteta ikusita, izugarrizko poza eta alaitasuna sentitu nituen. Eta klaro, jendeak txaloen bitartez erakutsitako berotasunari erantzun on bat emateko demaseko gogoa. Plaza Handia ikusgarri zegoen: lagunak, koadrilakoak, inguruko jendea, nire ikasle mordoa, Kataluniatik etorritako 2 lagun ...denak animoak ematen. Zapatuan bizi izan nuena, orain artean bizi gabe nengoen.
-Azaldu egiguzu kutxa gainean izan zenituen sentipenak?
Sentimendu nahasiak bizi nituen: Batetik, urduritasuna, eta dantzan egin eta dena ondo ateratzeko demaseko gogoa, bestetik.
-Zer berezitasun ditu Kaxarrankak ? Eta zein dira dantza hau dantzatzeko zailtasun nagusiak?
Gainean oinutsik dantzan egiten den kaxa oso txikia dela da berezitasun nagusia. Txikia eta estua. Lurrera erortzeko arriskua areagotzen du horrek. Tokian bertan geldi gaudela dantzatzen nuenean oso gutxi mugitzen zen, bueltak ematerakoan ikusten nuen arriskurik handiena. Zorionez, dena primeran atera zen.
-Zenbat lagunek eusten zuten kaxa? Zein da euren egitekoa? Hauen lana ere merituzkoa, ezta?
8 lagunek eutsi zuten kaxa, 8 lagun indartsuk. Hauen zeregina kaxa ondo eustea da, goian dagoen dantzariaren mugimenduei eta balantzei ondo eutsi. Oso lan gogorra da behekoek egiten dutena, eta garrantzitsua oso. Meritua goiko dantzariak eramaten duen arren, behekoek arrakastaren parte inportantea dira. Ni oso ondo eutsi ninduten goian, irmo. Bukaeran merezitako zorionak eman nizkien eta publikoak ere euren lana eskertzen jakin zuela uste dut.
-Zenbat pisatzen du kaxak, astuna zirudien? Nondik ekarri zenuten?
Ez dakit kaxak zenbat pisatzen zuen, baina pisutsua zela baiezta dezaket. Bestalde, haritz egurrezkoa zela uste dut. Eibarko Kezka Dantza Taldeak laga zigun kaxa, beraiena baita.
-Aurrez dantzatu izan al duzu Kaxarranka? Non?
Ez, sekula dantzatu gabea nintzen. Haritz Euskal Dantzari Taldeko kideek baina, birritan dantzatu dute Kaxarranka Elgoibarren. Bi okasio horietan Oier Araolazak egin zuen dantza kaxa gainean. Bietan azpian egon izan naiz ni, kaxa eusten. Behetik gainera pasatzea erronka bat izan da niretzat.
-Asko entseatu behar izan al duzu? Non eta nola?
Pixka bat entseatu dut, bai neure kontura kaxa gainean, eta baita bizpahiru kaxa bata bestearen gainean ipinita ere. Horrelako dantza bat ondo ateratzea nahi bada, beti dago ondo prestatu beharra. Bakarrik geratzen nintzenean kaxa gainean jarri, CD aparailua ipini eta urratsak markatzen nituen kaxa gainean. Merkatu plazan aritu naiz entseatzen, gure arropak gordetzen ditugun lokalean.
-Besterik...
Danborradan parte hartu zuten guztiak zoriondu nahi nituzke, baita antolakuntzakoak ere, egin duten lana izugarria izan baita. Umeei dantza klaseak ematen nizkien bitartean ikusi dut ondoko gelan zenbat eta zenbat ordu sartu dituzten. Elgoibarko herriak ere merezi ditu nire eskerrak, orain eta beti eskaini didan berotasunagatik. Denon beharra dago hemen eta bakoitzak dagokion papera bete behar du. Ni oso oso gustura geratu nintzen egindakoaz, eta jakin zuek ipinitako bideoa, Katalunian, Tarragona aldean ikusi dutela eta gustatu zaiela.