Martxan da Elgoibarko II. Kirol Argazkien Lehiaketa

elgoibarren.net 2007ko eka. 13a, 09:24

Uztailaren 16ra arte aurkeztu daitezke lanak Olaizaga Kiroldegian. Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak eta Gazteria Sailak antolatu dute Elgoibarko II. Kirol Argazkien Lehiaketa Ongarri Argazki Elkartearen laguntzarekin. Sari banaketa abuztuaren 23an izango da eta aurkezten diren argazkien erakusketa Kultur Etxeko Sotoan izango da abuztuaren 23tik irailaren 2ra.





Sariak

• Sariak 3 mailatan banatuko dira:
  1. Herriko saria (argazki hoberena): Adin guztietako elgoibartarrak, edo-eta bertan bizi direnak: 200 €
  2. Gazte saria. 35 urte arteko elgoibartarrak nahiz beste herriren batekoak. 1. saria: 300 €. 2. saria: 200 €
  3. Sari orokorra (35 urtetik gorakoentzat, elgoibartarrak nahiz kanpokoak). 1. saria: 300 €. 2. saria: 200 €
Sari banaketa:
• Abuztuaren 23an, 20:30ean Pleno Aretoan.

Erakusketa
• Abuztuaren 23tik irain 2ra (19:00 – 21:00) Kultur Etxeko sotoan.