'Azkarrena.com' IMHren jokoa sarean

elgoibarren.net 2007ko eka. 13a, 11:56

IMH ikastetxeak azkarrena.com jokoa jarri du martxan sarean. Jokoan parte hartzeko erregistratu beharra dago eta jendearen botoak jaso behar dira puntuak pilatzen joateko. Azkarrena izan nahi duzuenok zuen bideo eta argazki erakargarriak ere igo ahalko dituzue, gainerakoen botoak eskuratzeko. Bestalde, ekainaren 22rako Azkarrena festa antolatu dute jolasaren sari-banaketa jai-giroan ospatzeko asmoz.


•    Jokoaren arauak
•    Sariak
•    Apunta zaitez
•    Bozkatu
•    Orain arte igotako argazkiak eta bideoak
 
Azkarrena festa
Ekainak 22 (barixakua)

• Egitaraua
:
   18.00etan; festaren hasiera, merienda, sari banaketa eta Kiké erritmo afrikarren ikuskizuna  
   19.30etan, Elgoibarko Guass dantzalekuan festak jarrituko du ondorengo
   musika taldeen KONTZERTU apartarekin:
            *Darling Shoes (rock&roll)
            *Garrapata (punk)
            *Kiké (erritmo afrikarrak)
*Kontzertura doazenen artean azkarrena opari baten zozketa egingo da.