EAE-ANV: “Dagokigun lekuak okupatzera joango gara zapatuko udal osaketan”

elgoibarren.net 2007ko eka. 14a, 08:25

Soraluzeko kiroldegian eman zuten prentsaurrekoan egin zituzten adierazpenok Debabarrenako EAE-ANV alderdiaren zerrendetako kide eta hautetsiek, Elgoibarkoak tartean. Ekainaren 16an (zapatua), udal osaketetan "eragozpen guztien gainetik, udaletxe guztietan izango gara, dagokigun lekuan", aurreratu zuten, besteak beste.




Eskualdeko EAE-ANV alderdiaren ordezkariek, "bestelako alderdiei eta baita gure hautetsien postua bereganatzeko aukera duten gainontzeko zerrendetako hautagaiei" dei zuzena egin zien: "larunbateko udal osaketetan zinegotzi karguak hartzeari uko egin diezaioten".

Bestalde, Soraluzen bildutakoen ustetan, "azken udal hauteskundeetako emaitzak ikusita, eskualdeko milaka lagunek beste mota bateko herrigintzaren eta beste erako instituzioen aldeko apustua egin dute".

Informazio gehiago: noticiasdegipuzkoa.com