Triska Dantza Taldearen kurtso bukaerako jaialdia

elgoibarren.net 2007ko eka. 15a, 13:19

“Eta gaur txefaren proposamena...” izenburua jarri dio Triska Dantza Taldeak kurtso bukaerako jaialdirako prestatu duen ikuskizunari. Urtean zehar eginiko lana erakusteko, jatorri ezberdineko platerez osatutako menu berezia osatu dute. Zapatu honetan (ekainak 16) izango da Olaizaga Kirolegian (22:00).

 

Jatorri ezberdineko (Grezia, Frantzia, Italia, Japonia, e.a.) plater, tradizional zein berritzaileetan, oinarritutako ikuskizuna prestatu dute Triska Dantza Taldekoek. Begi-inpaktua areagotzeko, gainera, multimedia muntaiak jantziko du dantzarien ikuskizuna. Elgoibar, Mendaro, Deba eta Eibarko 140 lagunek parte hartuko dute saioan, 4 eta 50 urte artekoak denak.
• SarreraK: Pitxintxun salgai (3 euro) 
 
 “Eta gaur txefaren proposamena…”

MENUA

  • Harrera koktela (Zerbitzariak)
  • HASIERAKOAK:
    Ganbak saltsa arrosan (Elgoibar hasiberriak B)
    Itsas fruituak (Elgoibar hasiberriak A)
    “Ratatouille” pisto proventzalarekin (Deba erdikoak)
  • LEHEN JAKIAK:
    Nekora zukua (Elgoibar txikiak A)
    Basamortuko kus-kusa (Deba nagusiak)
    Pasta italiarra amorratu erara (Jazz Eibar)
  • BIGARREN JAKIAK:
    Zigalitak jostagarri saltsan “King Kong” erara (Elgoibar txikiak B)
    “Musaka” Egeoko belarrez osatua (Elgoibar erdikoak)
    Chanson française” bi kolore saltsan (Jazz Eibar)
    Ezpata arrai sushia (Deba nagusiak)
    Ahatea laranja erara (Deba erdikoak)
    “Kema” indioa “Bollywood” erara (Eibar nagusiak)
  • AZKENBURUKOAK
    Pasio fruituaren izozkia (Jazz Eibar)
    Benetako txurroak (Mendaro Nagusiak)
    Ijito besoa (Deba Nagusiak)
    Era askotako pastelak kafe amerikanoarekin (Elgoibar Nagusiak + Jazz Eibar)
  • Agurra
 
Ikuskizunaren zuzendaria: Josu Mujika
Multimedia muntaia: Rosa Marin
Iraupena: 1 ordu eta 15 minutu