300 umek parte hartu dute herri kirolen jaialdian

elgoibarren.net 2007ko eka. 16a, 12:28

Elgoibarko Izarra kultur elkarteak eta Udaleko Gazteria sailak antolatuta, haurrei zuzendutako herri kirolen inguruko jaialdia izan zen joan zen zapatuan (ekainak 16), Olaizaga kiroldegian. Ikastetxe ezberdinetako 300 bat umek parte hartu zuten bertan. (Argazkiak eta bideoa dauzka)

 
 
BIDEOA:
{google}-9110034836341698512{/google} 
ARGAZKIAK: 
 

1706641682741 300 umek parte hartu dute herri kirolen jaialdian

 

1706641682782 300 umek parte hartu dute herri kirolen jaialdian

 

1706641682826 300 umek parte hartu dute herri kirolen jaialdian

 

1706641682863 300 umek parte hartu dute herri kirolen jaialdian

 

1706641682897 300 umek parte hartu dute herri kirolen jaialdian

 

1706641682966 300 umek parte hartu dute herri kirolen jaialdian

  *Argazki gehiago
Jaialdia Elgoibarko Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko antolatutako egitarauaren barruan kokatzen zen eta Ikastolako, Herri eskolako eta Pilar ikastetxeko 300 bat umek parte hartuko zuten taldeetan banatuta; guztiak 5 eta 11 urte artekoak, hain zuzen ere.
 
Helburua eta probak
Euskal Herriko kulturaren parte diren herri kirolak haurren artean ezagutaraztea" zen ekimen honen helburu nagusia. Gauzak horrela, umeek nagusiek praktikatzen dituzten herri kiroletako 12 proba ezberdinetan aritu ziren. Hori bai, haurrek “arriskurik ez egoteko” material bereziak erabili zituzten eta uneoro begirale bat egon zen talde bakoitzaren ondoan “probak nola egin behar dituzten azaltzeko”.
Elgoibarko eskoletako neska-mutilek aizkoran, trontzan, harriak jasotzen (errektangeluarra eta borobila), txingetan, lokotxak biltzen, soka tiran, fardoak jaurtitzen eta altxatzen edo gizon probetan erakutsi zuten euren trebetasuna.
 

1706641683004 300 umek parte hartu dute herri kirolen jaialdian

 

1706641683041 300 umek parte hartu dute herri kirolen jaialdian

 
 
Diplomak guztientzat 
Herri kirolen gaineko jaialdia amaitzerakoan antolatzaileek diploma bana  banatu zieten parte hartzaileei. Era berean, Elgoibarko Udaleko Euskara sailak Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko logotipoa daramaten kamiseta zuriak banatu zituen.