Ovidio Campellok (PSE-EE) 4 boto jaso ditu, 2 boto Unai Zulaikak (EB Berdeak - Aralar koalizioa) eta 4
boto zuri egon dira. Udalaren eraketa, protesta artean egin da, beste
herri askotan gertatu den moduan, zerrenden baliogabetzea salatu
baitute EAE-ANVren jarraitzaileek.
Plenoa zaratatsua izan da oso, apenas entzun ahal izan da udal ordezkariek esandako ezer, baina
ez da aparteko istilurik sortu. Udaltzainak jarri dira zinegotzi eta
herritarren artean eta behean, Plaza Handian, Ertzaintzaren 3 furgoneta
egon dira.
♦ Botoak:
Alfredo Etxeberria (EAJ): 7 boto
Ovidio Campello (PSE-EE): 4 boto
Unai Zulaika (EB Berdeak - Aralar): 2 boto
*Zuriz: 4 boto
ARGAZKIAK: