Zuk ere negar egin al duzu Reala bigarren mailara jaitsi delako?

elgoibarren.net 2007ko eka. 18a, 18:35

Gipuzkoa negarrez esnatu omen da gaur goizean. Hala irakurri dugu, behintzat, hedabideetan. Donostian eguzkia irten da gaur, baina ez ei du donostiarren bihotzik berotzen. Eta hau dena zergatik? 40 urte lehen mailan egon eta gero, bigarren mailara jaitsi delako Gipuzkoako lehen taldea. 
• Zuk ere negar egin al duzu Reala bigarren mailara jaitsi delako? Pena eman al dizu Reala zulora jausten ikusteak?
Eta atzeak bueltarik ez daukanez, etorkizunari begira jarriko gara: datorren urtean Reala berriz ere lehen mailara bueltatuko dela uste al duzu? Iritziak ematea golak sartzea baino errazagoa denez, BOTAINK!
   
Argazkiak: Diariovasco.com