Etxeberriak 2 gol sartu ditu Euskadiren garaipenean

elgoibarren.net 2007ko eka. 19a, 13:47

Azken ordua: 69 urte eta gero kanpoan jokatu duen lehen partidan, 3 eta 4 irabazi dio Euskadiko gizonezkoen futbol selekzioak Venezuelakoari. Joseba Etxeberriak 2 gol sartu ditu, bat Adurizek eta beste bat Gabilondok. Elgoibartarrak euskal selekzioarekin sartu dituen estreinako golak izan dira Venezuelan lortutakoak (informazio gehiago: eitb24.com).

 
 
 
Euskadiko gizonezkoen futbol selekzioak lagunarteko partida jokatu du Venezuelan (ekainak 20). Mikel Etxarri eta Jose Anjel Iribar Euskadiko hautatzaileek deialdian sartu dute Joseba Etxeberria, Athleticeko kapitain elgoibartarra.

Denboraldiko bigarren partida

1706641680598 Etxeberriak 2 gol sartu ditu Euskadiren garaipenean

Kataluniaren ostean euskal selekzioak denboraldi honetako bigarren partida jokatuko du Euskal Herriko mugetatik kanpo, baina oraingoan urrutiago joango da, Venezuelako selekzioa izango baitu aurkari Hegoamerikako herrialde honetan. Bertako taldea Amerika Kopa prestatzen ari da, eta euskal selekzioaren kontrako partida izango da, hain zuzen, txapelketa hori prestatzeko azken saioa. Aurtengo Amerika Kopa Venezuelan antolatuko da, eta bertako selekzioaren lehenengo partida (Boliviaren aurka) San Cristobal hiriko Pueblo Nuevo futbol zelaian jokatuko da. Euskal selekzioaren eta Venezuelaren artekoa izango da, hain zuzen, estadio zaharberrituan jokatuko den lehenengo partida. Berriztu ondoren 52.000 ikusle sar daitezke han.

Athleticekin mailari eutsi ondorengo poza

EAEko Futbol Federazioak garrantzi handikotzat jo du partida, eta euskal selekzioa mundu osoan ezagutarazteko bidean pauso garrantzitsua dela uste du. Mikel Etxarri eta Jose Anjel Iribar Euskadiko hautatzaileak partidaren aurkezpenean adierazi zutenez, orain arte zenbait jokalarirekin hitz egin dute eta denek "ilusio handiz" hartu dute albistea. Hogei jokalari aukeratuko dituzte Euskadiren elastikoa janzteko. Serbiaren kontrako partidan aritu zirenekin osatu dutela multzo nagusia azaldu zuten.


Euskadiren deialdia

Euskal selekzioa, ofizialtasunaren aldeko aldarrikapenekin

♦ Athletic.
Aritz Aduriz, Joseba Etxeberria, Igor Gabilondo, Andoni Iraola, Josu Sarriegi, Fran Yeste, Unai Alba, Fernando Llorente, Fernando Amorebieta eta Ander Murillo.
Reala. Mikel Aranburu, Gaizka Garitano, Javi Garrido, Mikel Labaka, Mikel Gonzalez eta Mikel Alonso.
Osasuna. Iñaki Muñoz.
Espanyol. Gorka Iraizoz.
Valentzia. Asier del Horno.
Recreativo. Aitor Tornavaca.


Partidaren ordua:
Venezuelan 19:00ak direla hasiko da neurketa (osteguneko goizeko 01:00ak hemen). Negoziazioak guztiz itxita ez dauden arren, seguru asko ETBk zuzenean emango du partida.