Udalekuetan 263 haur eta gaztetxok hartuko dute parte aurten

elgoibarren.net 2007ko eka. 20a, 08:46

Atxutxiamaika eta GAZ-T aisialdi taldeek haur eta gazteentzako udalekuak antolatu dituzte. Udaleku ireki zein itxietan 263 haur eta gaztetxok eman dute izena aurten.





Udaleku irekiak:
  • Nori zuzendua: 2-8 urte bitartekoentzako eskaintza da hau, eta bertan, 142 haur izango dira.
  • Ordutegia: 9:00etatik 13:00ak arte.
  • Ekintzak: Igerilekura irteerak, San Fermin Txiki eguna, Euskal Jai Eguna...
  • Aurtengo berrikuntza: 5-8 urte bitartekoek, astean irteera bat egingo dute, eta arratsaldeko 17:00ak arte egongo dira begiraleekin. Irteera hauek antolatzeko, Morkaiko Mendizaleen Elkartearekin jarri dira harremanetan Atxutxiamaikako arduradunak eta irteera batzuk elkarrekin egingo dituzte.

Udaleku itxiak
Askizu
• Nori zuzendua eta noiz:
  • LH 3 eta 4.mailakoak,  ekainaren 25etik uztailaren 1era arte. (27 haur)*
  • LH 3 eta 4 mailakoak, uztailaren 2tik 8ra arte ( 30 haur).
  • LH5-6. mailakoak, uztailaren 9tik 18ra arte ( 29 haur).
 

1706641680075 Udalekuetan 263 haur eta gaztetxok hartuko dute parte aurten

 

1706641680160 Udalekuetan 263 haur eta gaztetxok hartuko dute parte aurten


• Ekintzak: bertan burutuko diren ekintzak San Fermin Eguna ospatu, hondartzara irteerak, mendi irteerak, Euskal Jai eguna, besteak beste.
• Partehartzaileak: Elgoibar, Mendaro, Usurbil, Bergara eta Soraluzeko haurrak.
*Momentuko beharrei erantzuteko sortutako txanda. Uztailaren 2tik 8rako txanda, matrikulazioaren lehen egunean bertan bete zenez eta haur dezente txanda gabe gelditzen zirenez, beste txanda bat sortu behar izan zuten.

Astitz

1706641680202 Udalekuetan 263 haur eta gaztetxok hartuko dute parte aurten

• Nori zuzendua:  DBHko ikasleak (28 gaztetxo)
• Nora: Astitzera,  Lekunberritik 4 Km.tara dagoen herri txikia.
• Noiz: Uztailaren 1etik 10 arte.
• Ekintzak: Bertan, bizikletan ibili, soka zirkuitua, arroila jaitsiera, perkusio tailerra, eskulanak, jolasak besteak beste egingo dira.
• Partehartzaileak: Elgoibar, Bergara, Barakaldo eta usurbildar gazteek hartuko dute parte.