Zer egingo da?
Honako hauek dira ingurunea biziberritzeko egingo diren lanak:
• Gune berde berriak sortu.
• J. Larrañaga eta Arrieta tailerren pareko garaje zaharrak bota.
• Aparkaleku berriak. 10 aparkamendu-plaza berri sortu, hauetako bat elbarrientzako.
• Argiztapen berria jarri.
• Gaztetxea eta Ger eta DMP enpresek behinola erabilitako eraikinaren artean oinezkoentzako igarobidea egitea.
Aurrekontua
118.000 euroko aurrekontua izango dute lanok eta Construcciones Erga enpresak 3 hilabeteko epea izango du lanak amaitzeko.