Unai Arrieta fitxatu du Arrate eskubaloi taldeak

elgoibarren.net 2007ko eka. 22a, 09:44

Bidasoa-Irun taldearekin maila galdu arren, Asobal Ligan jarraitzeko aukera izango du Unai Arrietak, Eibarren hain zuzen, J.D. Arratek bi urtetarako fitxatu baitu ezker-hegaleko elgoibartarra. Hortaz, 8 urte eta gero, Arrietak berriz jantziko du kamiseta zuri-urdina, jubenil mailan jokatu baitzuen eibartarrekin.





Aspaldiko ezagunak
Viktor Debre Arrate taldeko entrenatzaileak zerikusi handia izan du Unai Arrietaren fitxaketan. Izan ere, Debreren aginduetara jokatu zuen Arrietak duela 8 urte (1997-98 eta 1998-99 denboraldietan) jubenil mailako Arrateren taldean. Bigarren denboraldian, gainera, Ohorezko B mailan ari zen lehen taldearekin minutuak jokatzeko aukera ere izan zuen. Entrenatzaileak oso ondo ezagutzen du Unai, baina hau ez da nahikoa izango titular postua bereganatzeko, Iñigo Salaberria, bere lagunarekin borroka egin beharko baitu ezker-hegaleko postuan aritzeko.

Unai Arrieta eta Iñaki Bolinaga, Arrateko presidentea, aurkezpen egunean. Argazkia: DV

Dena dela, 26 urteko elgoibartarra gustura azaldu da Arratek Asobal ligan jarraitzeko eskaini dion aukeragatik. Bidasoako kapitainari historia handiko talde baten unerik gazienak bizitzea tokatu zaio aurten eta Ohorezko B mailan jokatzeko prestatzen ari zenean iritsi zitzaion Arrateren eskaintza.
• Ibilbidea
• Elgoibar

• J.D. Arrate (1997-99)
• C.D. Bidasoa (1999-2001).
• Cadagua Galdar (2001-2003)
• C.D. Bidasoa (2003-2007)
• J.D. Arrate (2007 - )