Abian da 'Gomendatzen dizut' sariketaren 4. deialdia

elgoibarren.net 2007ko eka. 22a, 11:13

Gomendatzen dizut: merezi du! oporretako gomendioen sariketa antolatu dute laugarren urtez, Gipuzkoako 11 informazio zerbitzuk elkarlanean, tartean Elgoibarko Gazte Informazio Bulegoak (GIB). Helburua da gazteak informatzaile bihurtu eta informazio prozesuan parte har dezatela. Aurtengo berrikuntzen artean, aizue.com blogean gomendioa zuzenean sartzeko aukera.



• Sariketa 12-34 urte arteko gazteei zuzenduta dago, Gipuzkoan bizi, ikasi edo lan egiten duten gazteei.
• Leku bat bisitatu ondoren, lagun bati gomendatuko zeniokeen informazioa: alojamendu merkeak, leku ikusgarriak, ibilbideak, deskontu txartelak... eta berste hainbat interesguneren gaineko informazioa interesatzen zaie antolatzailei.
• Orain arte jaso dituzten gomendio guztiak aizue.com blogean daude, eta parte hartzeko oinarriak eta sariak ere bai.

Irailaren 30a baino lehen
Nahi beste gomendio aurkez daitezke. Hori bai, irailaren 30a baino lehen bidali behar dira.