Ekitaldiz gainezka dator San Juan bezpera

elgoibarren.net 2007ko eka. 22a, 13:12

Asteburu honetako agenda bete-beteta dator. Batetik, Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko hainbat ekitaldi egingo dira San Juan bezperan, eta bestetik, Altzola auzoan San Juan jaiak ospatuko dituzte.





Euskal Jaien mendeurrena

•  Pilota partidak
Lagunak Pilota Txapelketaren finalak jokatuko dira zapatu honetan (ekainak 23), 11.00etan hasita, Plaza Handian (euria bada, Ikastolan). Udal Kirol Patronatuak eta Lagunak pilota taldeak elkarlanean antolatu dituzte pilota-partiduok.

Norgehiagokak ondorengoak izango dira:
    * Benjaminak:  Ioritz Idigoras – Jon Arakistain
    * Alebinak: Felix Conde – Asier Larrañaga
    * Kadete (B) :  Iñigo Plazaola – Ander Gabilondo
    * Kadete (A) :  Haritz Arribillaga – Eneko Salegi

Egin klik kartelean handiagoa ikusteko

•  Gazte jaia

Udaleko Gazteria sailak eta Elgoibarko Izarra elkarteko Gaz-T aisialdi taldeak prestatutako Gazte jaia izango da, 15.00etatik 20.00etara. Lehenengo bi orduetan, “Euskal Herria” jolasa, taldekako proba-jolasa egingo da, Plaza Handian. Ekintza amaitutakoan, nahi duten gazte guztiek Skate Roller, Bike Trial eta Break Dance erakustaldiekin disfrutatzeko aukera izango dute Meka ikastetxearen atzealdeko futbito kantxan. Era berean, gazteek aipatutako kirol modalitateak praktikatu ahal izango dituzte bertan.
Euria bada, ekintza horiek Ikastolako frontoian egingo dira. Edonola ere, partehartzaile guztiei kamiseta bana oparituko die Udaleko Euskara Sailak.

•  Suaren inguruan dantzan
Larunbaterako (ekainak 23) antolatutako ekintzekin amaitzeko, suaren inguruko dantza saio berezia ikusi ahal izango da Plaza Handian, 22:15etatik aurrera. Bertan, Haritz euskal dantzari taldeko kideak arituko dira, txistularien eta soinujoleen laguntzarekin.
Eguraldi txarra izanez gero, Haritz taldeak antolatutako ekintza hori bertan behera geratuko da.


  San Juan jaiak ALTZOLAn

Auzotarrak jaigiroan

Altzola auzoan San Juan jaiak ospatuko dira asteburu honetan. Gaur gauean hasiko dira festak eta datorren astelehenera arte luzatuko dira. Hona hemen Jai Batzordeak prestatu duen egitaraua.
 
 
 
•  EGITARAUA
•   Ekainak 22, barixakua
23:00 Dantzaldia DJ Gorkarekin

•   Ekainak 23, zapatua, SAN JUAN BEZPERA
14:30 Txapliguak eta kanpai jotzea
20:00 Meza santua eta salbea,santuari zapia jartzea
21:00 San Juan arbola jartzea
22:30 San Juan sua ibaian
23:00 Dantzaldia Eclipse taldearekin

•   Ekainak 24, domekia, SAN JUAN EGUNA
6:00 Portaletan San Juan adar jartzea
11:00 Prozesioa eta meza santua
Ondoren, herri kirolak
15:30 Mus txapelketa
19:00 Sorpresa handia
22:00 Eclipse taldearekin dantzaldia

•   Ekainak 25, astelehena, SAN JUAN TXIKI
12:30 Lagun artean elkartu
14:30 Herri bazkaria
17:30 Umeentzako jolasak
19:00 Zezentxo eta poniak
21:30 DJ Gorkarekin dantzaldia