Apurketak Mintxetako aldageletan

elgoibarren.net 2007ko eka. 22a, 14:11

Udal Kirol Patronatutik jakinarazi digutenez, hainbat apurketa egin dituzte Mintxetako aldageletan, joan zen ekainaren 9an Aire Libreko Udal Igerilekuak ireki zituztenetik. Apurketen ondorioak bistaratzen dituzten argazkiak ere bidali dizkigute.





Besteak beste, gizonezkoen aldagelako sabaian 12 plaka eta ate ondoko manparak puskatu dituzte, gizonezkoen dutxetan airearen hodia apurtu eta bere lekutik atera dute eta gainera, behin eta berriz izorratu dituzte komunak nahita paperak botatzearen ondorioz.
 

Gizonezkoen dutxak

 

Sabaiko hodia bere lekutik kanpo


• Zigorrak
Udal Kirol Patronatutik adierazi dutenez, “horrelako ekintzak egiten dituztenek, jakin dezatela Kirol Patronatuaren zigorrak jasoko dituztela”.