27 lagunek jardun dute euskara praktikatzeko Tertulietan

elgoibarren.net 2007ko eka. 25a, 11:28

Beste ikasturte bat bete du Elgoibarko Izarrak gestionatu, herriko bi euskaltegiek lagundu eta Elgoibarko Udalak babesten duen programa berezi honek. Programaren helburu nagusia euskaraz hitz egiteko zailtasunak dituztenei aukera bat eskaintzea da; euskaraz berba egiteko beste aukera bat eskaintzea, hain zuzen ere. Helburua bikoitza da: bat, dakitena praktikatzea, eta, bi, ez dakitena ikasteko aukera eskaintzea.



•  27 lagun, 19 euskaldun berri eta 8 euskaldun

Tertuliak programan euskaldunak eta euskaldun berriak elkarrekin jarduten dute. Ikasturte honetan, adibidez, 19 euskaldun berrik eta 8 euskaldunek hartu dute parte. 8 taldetan banatuta egon dira, eta talde bakoitzean euskaldun bat egon da euskaldun berriekin tertulian jarduteko. Taldeak hiruzpalau lagunekoak izan dira gehienak eta, normalean, kafe baten inguruan elkartu dira euskaraz jarduteko. 

•  Lagun arteko afaria

Eta urtean zehar talde bakoitzak bere funtzionamendu propioa izaten badu ere, ikasturteari amaiera emateko Tertuliak programan parte hartu duten 13 lagun elkartu dira afari baten bueltan. Jan-edanak lagun zituztela, urtean zehar bizi izandakoak elkarri kontatzeko aukera paregabea izan zuten denek.

•  07-08 ikasturterako deialdia

Baina Tertuliak programa ez da hemen amaitzen. Atseden txiki bat hartuko badute ere, urrian berriz ere izango dute tertulietan parte hartzeko aukera hala nahi duten guztiek. Irailean zabalduko dute izena emateko epea eta urrian jarriko dituzte martxan. Beraz, euskaraz berba egiteko aukera hau aprobetxatu nahi duten herritar guztiek herriko bi euskaltegietara edo Elgoibarko Izarrak Ubitarten daukan lokalera jo dezakete. Nahi izanez gero, izen-ematea telefonoz ere egin daiteke:
  • AEK euskaltegia: 943 74 13 32
  • Udal Euskaltegia: 943 74 27 31
  • Elgoibarko Izarra: 943 74 16 26
 
•  Aurtengo Tertuliak programan parte hartu dutenak:

 Euskaldun berriak
 Euskaldunak
Cristina Arizmendiarrieta Amaia Lasagabaster
 Delia Santos  Ana Artetxe
 Elena Escudero 
 Ane Goikoetxea
 Estibaliz Aranegi  Arantza Apraiz
 Iratxe Balada  Izaskun Uribarri
 Irene Dominguez  Jesusa Irastorza
 Julian Iriondo  Jose Antonio Gómez
 Leire Urbiola
 Maria Orozko
 Loli Freire     
 Mª Isabel Vázquez
 
 Mikel Merino
 
 Nerea Arenas  
 Patrizia Carcedo  
 Pili Freitas  
 Sara Pelaz
 
 Vicente Santos  
 Victoria Cordero  
 Leen Ronse  
 Carmelo Menezo