• Errekorra eta garaipena Azparren donostiarrarentzat
Mikel Azparren donostiarrak irabazi zuen Quebrantahuesos Nazioarteko Klasika Zikloturista. Irabazi bakarrik ez, 5:21:05eko denborari esker Aitor Kintana, txirrindulari profesional ohiak iaz ezarritako errekorra (5:26:00) ondu zuen Azparrenek. Jose Belda valentziarra sailkatu zen bigarren postuan (13 minutura) eta Ugaitz Artola, irabazlearen taldekide donostiarra 3. postuan. Denborarena ez zen hautsi zen marka bakarra izan, aurten inoiz baino jende gehiagok hartu baitu parte. 7.502 lagunek eman zuten izena (7.500ean jarri zuen muga antolakuntzak), nahiz eta 6.769 txirrindulari agertu ziren gero irteera marran.

Parte hartzaileek Somport (igo eta jaitsi); Marie Blanche (igo eta jaitsi) edo Portalet (igo eta jaitsi) moduko mendate mitiko eta gogorrak igaro behar izan zituzten.
Igor Elizburu, Treparriskos lasterketan
Quebrantahuesos lasterketarekin batera korritzen da ixka bat motzagoa (90 km.) den Treparriscos Sabiñanigon (Huesca) bertan. Igor Elizburuk gurpildun aulki
berezian hartu du parte bertan: 5 ordu, 54 minutu eta 12 segundo behar izan zituen
ibilbidea osatzeko eta Quebrantahuesos lasterketaren sailkapen
orokorrean 999. postua lortu zuen.
XVII. Quebrantahuesos (elgoibartarren sailkapenak eta denborak) | |||
IZENA |
•POSTUA | •DENBORA |
|
EGAÑA MANTEROLA, Asier | 77 | 6:08:32 | |
GONZALEZ FERRO, Jorge | 145 | 6:15:27 | |
LOPEZ VILLA, Ruben | 176 | 6:17:33 | |
CORREA CAMPÓN, Miguel | 444 | 6:31:52 | |
SAN ANDRES TOLEDANO, Javier | 596 | 6:38:30 | |
AGIRRETXE SAN SEBASTIÁN, Jesus Mari | 800 | 6:44:51 | |
DE LA HORRA IRASTORZA, Gorka | 922 | 6:49:41 | |
MUGICA ARKARAZO, Alberto | 1.171 | 6:56:48 | |
IRIONDO ALBERDI, Gorka | 1.281 | 7:00:24 | |
AMUTXASTEGI FERNANDEZ, Iker | 1.408 | 7:04:51 | |
URBIZU ULACIA, Juan Karlos | 2.049 | 7:23:32 | |
TORQUEMADA QUINTAS, Javier |
2.155 | 7:26:51 | |
HUIDOBRO TORINOS, Ricardo | 4.101 | 8:23:16 | |
ARRONA IRUSTA, Eduardo | 4.461 | 8:36:12 | |
RAMOS ORTIZ DE ETXEBARRIA, Eneko | 4.790 | 8:49:35 | |
ARRONA IRUSTA, Eduardo | 4.461 | 8:36:12 | |
IRIONDO ZUAZUA, Josu |
5.569 | 9:27:12 | |
GARCIA FERNANDEZ, Carlos | 5.585 | 9:28:32 | |
LERTXUNDI LARRAÑAGA, Jesus M. | 5.838 | 9:44:20 | |
ESNAL URDANPILLETA, Jose Manuel | 5.839 | 9:44:21 |
* Sailkapen hauek behin behinekoak dira. Uztailaren 13ra arte egongo da erreklamazioak egiteko aukera. Iturria: www.quebrantahuesos.com