Gay, lesbiana eta transexualen harrotasun eguna?

elgoibarren.net 2007ko eka. 26a, 14:09

Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Harrotasun Eguna ospatuko da ekainaren 28an (eguena). Gay, lesbiana eta transexual mugimenduko elkarteen iritziz, “Orain dela 30 urte Euskal Herriko gay eta lesbianen mugimendua hasi zen garaiarekin alderatuta, askoz hobeto gaude, baina oraindik badago zer hobetua”.
Ekainaren 28ko mobilizazioak antolatu dituen koordinadoraren ustetan, “Lege aldetik erabateko berdintasuna lortu dugun arren, gizartean, oraindik, bigarren mailako herritarrak gara. Oraindik asko geratzen da benetako berdintasuna eskuratu eta gizartean dauden aurreiritzi askorekin amaitzeko”. 

 
• Zergatik ezkutatzen dira, oraindik ere, homosexual eta lesbiana asko eta asko? Gizarteak onartu al ditu? Sumatzen al duzu lotsa eta beldurra bezalako sentimendurik homosexualen eta lesbianen munduan? Gai honen gainean naturaltasunez eta askatasunez berba egiten al dugu? Botaink!
 
∞  Informazio gehiago:
* Gehitu