Hasi dira festak Idotorben

elgoibarren.net 2007ko eka. 29a, 13:49

Idotorbe-San Pedro auzoko bizilagunek gaur (ekainak 29) goizean hasi dituzte auzoko zaindariaren omenezko festak.

   
 

SAN PEDRO FESTEN EGITARAUA

•  Ekainak 29, barixakua
11:00 Meza Nagusia auzoko baselizan
14:30 Auzotarren eta jubilatuen arteko bazkaria, Gardoki taldeak alaituko du giroa egun guztian..
21:00 Bertso afaria. Sebastian Lizaso eta Amets Arzallusekin.

•  Ekainak 30, zapatua
16:00 Manu Alvarezen omenezko IV. Motokros proba.

1706641651054 Hasi dira festak Idotorben

1706641651099 Hasi dira festak Idotorben


23:00 Kupela taldearekin dantzaldia.
00:00 Bolo txapelketa eta gaupasa

•   Uztailak 1, domekia
10:30 Meza auzoko baselizan
12:00 Goenatxo aita-semeak harri-jasotzen.
14:00 Auzotarren arteko bazkaria
17:30 Idi demak. Aiako Jose Mari Iruretagoienaren, Erandioko Juan Agustin Bilbaoren eta Itziarko Jose Manuel Isamaren idiak. Irabazleak 900 euro eta mantak eskuratuko ditu; bigarren sailkatuak 830 euro eta hirugarrenak 800 euro.