Errekorretik bi segundora geratu zen J.A. Ruiz 'Nahaste Borraste'ko irabazlea

elgoibarren.net 2007ko uzt. 2a, 10:27

Jose Antonio Ruiz Del Rey elgoibartarrak irabazi du aurtengo Nahaste Borraste lasterketa herrikoia. Ibilbide honetan Martin Dominguezek (18´ 35´´) duen errekorretik 2 segundora geratu zen irabazlea. Ainhoa Lendinez izan zen lehen emakumea 22´19´´denborarekin. Guztira 34 lagunek parte hartu zuten. (sailkapenak barruan)

 
 

Lehen 3 sailkatuak zakua bizkarrean hartuta

Gizonezkoen proba maila altukoa eta oso parekatua izan zen eta lehen hiru sailkatuek lehia bizia eduki zuten hasieratik amaierara arte. Bizikletako proba amaitu eta 25 kiloko areazko zakua bizkarrean hartuta San Bartolome eta Errosario kaleak zeharkatu eta gero, Jon Revert, Jose Antonio Ruiz eta Ibon Gabilondo elkarren segidan sartu ziren Plaza Handian. Antxintxika egin beharreko azken zatian aurrea hartu zion Ruizek Reverti eta 11 segunduko aldea atera zion helmugan. David Conde, iazko irabazlea sailkatu zen 4. postuan. Emakumeei dagokienez, hiru emakumek eman zuten izena eta Ainhoa Lendinez izan zen bizkorrena. Sailkapen nagusiko 20. postuan. sartu zen helmugan.
 
♦  Sailkapenak: (kategoriaka)
Senior Gizonezkoak 
  1. José Antonio Ruiz del Rey (18:37)
  2. Jon Revert (18:48)
  3. lbon Gabilondo (18:55)
Senior emakumezkoak:
  1. Ainhoa Lendínez (22:19).
  2. Amaia Revert (25:24).
  3. Leire Barruetabeña (32:27)
Beteranoak A: Iñaki Ulazia (21 :21).
Beteranoak B: Ignacio Perez (21 :21).
 
♦  Argazkiak:
∞ Ikus mediatekan:
 

Ziztu bizian bizikletan.

 

Motelago 25 kiloko zakuarekin

 

Gazte...

 

...eta nagusiak

 

Jon Revert, gustura 2. postuarekin

 

Iñaki Ulazia, Beterano A mailako irabazlea.

 

Gizonezkoen podiuma

 

Emakumezkoen podiuma

 

1706641650615 Errekorretik bi segundora geratu zen J.A. Ruiz 'Nahaste Borraste'ko irabazlea

 

1706641650678 Errekorretik bi segundora geratu zen J.A. Ruiz 'Nahaste Borraste'ko irabazlea

 
♦  Sailkapena: 
 XXIV. Nahaste Borraste Sailkapena
 Postua Izena  Denbora 
 1  Jose Antonio Ruiz
 18´37´´
 2  Jon Revert
 18´48´´
 3  Ibon Gabilondo
 18´55´´
 4  David Konde
 19´20´´
 5  Imanol Rodriguez  19´50´´
 6  Arkaitz Ruiz
 20´15´´
 7  Beñat Zafra
 20´21´´
 8  Igor Dieguez
 20´26´´
 9  Martin Dominguez
 20´42´´
 10  Gorka Iriondo
 20´46´´
 11  Igor Mugerza
 21´19´´
 12  Ignacio Perez
 21´21´´
 13  Iñaki Ulazia
 21´21´´
 14  Jose Ramon Ortuoste  21´33´´
 15  Aitor Romera
 21´35´´
 16  Dioni Remirez
 21´40´´
 17  Luis Anakabe
 21´52´´
 18  Juanjo Etxeberria
 21´58´´
 19  Jon Urbieta
 22´06´´
 20  Ainhoa Lendinez
 22´19´´
 21  Garikoitz Muñoz
 22´34´´
 22  Tomas Carrascosa
 23´11´´
 23  Adur Juaristi
 23´48´´
 24  Mikel Anakabe
 24´19´´
 25  Jose Luis Vitores  24´47´´
 26  Amaia Revert
 25´24´´
 27  Pedro Nogales
 25´33´´
 28  Raul Carcedo
 27´38´´
 29  Antonio Rodriguez
 27´57´´
 30  Antonio Fernandez
 28´04´´
 31  Luis Beristain
 28´05´´
 32  Txerra Gurrutxaga
 28´32´´
 33  Leire Barruetabeña
 32´27´´
 34  Juanjo Gurrutxaga
 32´27´´