1.500 lagunek parte hartu dute aurten Arguedaseko txirrindularitza taldeak antolatzen duen Extreme Bardenas proban. Nafarroako Bardeetan (Arguedasen hasi eta amaitzen da) egiten den zeharkaldi honek ez du izaera lehiakorra, baina hala eta guztiz, denborak hartzen dituzte antolatzaileek (beherago dituzue elgoibartarren denborak).
Bestalde, Bardeetako paisaiak ematen dio ikusgarritasuna probari. Bardeak Nafarroako eta Aragoiko lurrak hartzen dituen 41.850 hektareako gune lehorra dira. Aragoi eta Ebro ibaien artean kokatua, prezipitazio gutxi eta irregularrak egiten ditu bertan. Neguan tenperatura baxuak eta udan oso altuak izaten dira eta klima hauxe bihur daiteke, hain zuzen, txirrindularien arerio nagusia 100 kilometroko ibilbidean. Extreme Bardenas Bardea Zurietan egiten da, eremurik desertikoenean, alegia.
• Elgoibartarren SAILKAPENA:
X. Extreme Bardenas |
|
IZENA |
DENBORA |
Iñigo Ortuoste Arana | 4:56 |
Ruben Lopez Villa | 4:57 |
Antxon Etxaniz Arregi | 5:04 |
Andoni Etxeberria Aizpitarte | 5:36 |
Unai Uzkudun Arrieta | 5:39 |
Alberto Uzkudun Arrieta | 5:44 |
David Mekolalde De La Horra | 5:44 |
Adolfo Martin Gonzalez | 5:46 |
Asier Lasuen Garitano | 5:49 |
Iñaki Goñi Gabilondo | 5:50 |
Zigor Azkoaga Urkidi | 5:51 |
Iñigo Iturbe Ortiz De Zarate | 5:52 |
Aitor Salaberria Sorondo | 5:59 |
Eduardo Ansola Aizpitarte | 6:00 |
Ernesto Ecenarro Iso | 6:00 |
Gotzon Arrieta Vallejo | 6:00 |
Ramon Mugica Arcarazo | 6:01 |
Roberto Garcia Riesco | 6:13 |
Luis Garcia Moya | 6:29 |