Asteberuan hasi ziren munduko festarik ezagunetarikoak: SAN FERMINAK!! Egon al zara San Ferminetan? Kontatuko al diguzu zer ikusi eta bizi izan duzun? Iruñera ez, baina Lesakara joan al zinen? Zer daukate berezitik, ezer baldin badaukate, San Fermin festek? Zergatik daukate hainbesteko fama? Gustatzen al zaizkizu? Jendetza dela-eta, entzierroak arriskuan daudela irakurri eta entzun dugu han eta hemen; konforme al zaude?
Ala, nahiago dituzu sasoi honetan horren ugariak diren herrietako jaiak? Nongo festak gustatzen zaizkizu, batez ere? Mutrikuko Madalenak? Azpeitiko San Inazioak? ...
Botaink festarako txupinazioa! Urtea lanean eman ondoren, festak bizipoza emango digu-eta.
Argazkiak: (Ikus Interneten topatu ditugun argazkiak. Hau dena... eta gehiago dira San Ferminak!)
{mosimage} | {mosimage} |
{mosimage} | {mosimage} |
{mosimage} | {mosimage} |
{mosimage} | {mosimage} |
{mosimage} | {mosimage} |
{mosimage} |
• Argazki gehiago: hemen (txupinazoa eta jaia. eitb24) eta hemen (entzierroak egunez egun. eitb24)
• San Ferminetako bidioak ikusteko: hemen eta hemen