Gipuzkoa osora hedatuko da
Hainbat eskualdetan martxan jarri eta gero, Debabarrena, Urola Kosta eta Urola Erdian abuztutik aurrera erabili ahal izango dugu autobus txartel bakarraren sistema. Hortaz, Gipuzkoa osora hedatzeko Debagoiena eskualdea bakarrik geratuko da, eta hona, urrian ailegatuko da txartel bakarra. Bestalde, aurrera begira, beste garraiobideetara ere zabaltzeko asmoa dute.
Nola eskuratu txartela eta prezioak
Eskaera eta kargak banketxeetan egin ordez, Gipuzkoa osoko 500dik gora prentsa saltokietan egitea hobetsi zuen Aldundiak, ahalik eta toki gehien eskaintzeko. Txartela 4 eurotan eskuratu ahal izango da, eskaera orria bete eta gero. Ondoren, behin eta berriz kargatzeko aukera izango da (erabiltzaileak 5 eta 300 euro arteko diru kopurua jar diezaioke txartelari). Hileko lehen hamar bidaietan ohiko prezioa ordainduko da, eta hortik aurrera hasiko dira beherapenak ezartzen. Zerbitzua zenbat eta gehiago erabili, orduan eta deskontu handiagoak lortu daitezke. Eskualde barruko ohiko bidaiak 1,10 euroko balioa du eta 4 zonaldetan barrena ibiltzeak 5 eurora arteko kostua izango du.
Nola erabili txartela
Autobusera igotzean txartel-makinan sartu behar da txartela. Txistu-hotsa entzun, argi berdea piztu eta gelditzen den saldoa bertan azalduko da. Autobusetik jaitsi aurretik, ate ondoko bidaia ixteko makinean sartu behar da txartela. Irteeran bidaia ixtea ahaztuz gero, ibilbide luzeenaren prezioa izango du bidaiak.