♦ Ordenantzaren NONDIK NORAKOAK:
- Herri barruan ibilgailuen joan-etorria arautzeko ordenantza.
- Ibilgailu pribatuek ezingo dute Errosario, San Bartolome eta San Frantzisko kaleetan, zein Nafarroa plazan sartu edo ibili.
- Zamalanak egin ahal izateko tartea goizeko 07:00etatik 11:00etara murriztuko da astegunetan. (Orain arteko zamalanetarako ordutegia: 6:00-12:00 eta 15:00-17:00 lanegunetan).
- Asteburuan galarazia dago gune honetan autoz ibiltzea.
- Ordenantzak ez die honako hauei eragiten: lanean ari diren suhiltzaile zerbitzuei, anbulantziei nahiz segurtasun indarrei, taxiei, mugikortasun murriztua duten pertsonei eta ordenantzak zehazten duen eremuan kokatuta dauden establezimenduetako jabeei edo lantokiei. Azken hauek, beti ere, arrazoi justifikagarri bat azaldu beharko dute.
- Neurriak: Altueran 3,5 metro eta zabaleran 2 metro gainditzen dituzten eta 3.500 kilo baino gehiagoko pisua duten ibilgailuek sarrera galarazia izango dute. (*Salbuespena: 10.000 kilotik beherako ibilgailuek baimen bereziak eskatu ahal izango dituzte herri barruan sartzeko, baina 10:00ak baino lehen alde egin beharko dute).
Irudi bitxia
Gisa honetan, auto bakar bat zegoela aurkitu dugu Nafarroa enparantza gaur eguerdian, ohituta ez gauden irudia nolanahi ere.