Bataz beste 1.050 erabiltzaile eguneko
Kirol Patronatuak, Olaizaga Kiroldegia ez ezik, Mintxetako Kirol-guneko eta Ikastolako Frontoiko instalazioak ere gestionatzen ditu. Urtean zehar, egunero bataz beste 1.050 erabiltzaile inguruk erabiltzen dituzte kirol instalazioak (750 erabiltzailek Kiroldegikoak, eta 400 erabiltzailek, Mintxetakoak). Uda garaian, erabiltzaile kopurua handitu egiten da; Mintxetako igerilekuetan, batez beste, 600 lagun biltzen baitira, egun eguzkitsua bada. Egunik jendetsuenetan, berriz, 1.400 erabiltzaile inguru hurbiltzen dira Mintxetako aire libreko igerilekuetara.
18 ikastaro, 15 ikasle eta 99 talde
Eskainitako jarduerei dagokienean, Kirol Patronatuak, guztira, 18 ikastaro mota antolatzen ditu, eta hilero, 1.318 ikaslek parte hartzen dute ikastaro horietan. Hona hemen ikastarorik arrakastatsuenak: igeriketa (217), spinning (206), aerobic (201), pilates (124), jubilatuentzako gimnasia (75), dantza (65), bodypump, batuka, e.a. Guztira, 15 irakaslek jarduten dute ikastaroetan aritzen diren 99 taldeak dinamizatzen.
Ikastetxeentzat ateak irekita
Ikastetxeek ere erabiltzen dituzte Patronatuaren instalazioak. Alde batetik, Institutuak eta Lanbide Hastapenerako Ikastetxeak Kiroldegiko kantxa erabiltzen dute, Soin Hezkuntzako eskolak emateko. Beste alde batetik, Igeriketa Bultzatzeko Kanpaina dela-eta, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik 4. mailara arteko haur guztiak, eskolako jardunaren barruan, Kiroldegiko igerilekura etortzen dira. Adierazi behar da, ikastetxeek dohainik erabiltzen dituztela instalazio guztiak.
Era berean, Kirol Patronatuak Eskola Kiroleko programaren esku jartzen ditu instalazio guztiak. Ondorioz, larunbatero, 10 partidu inguru izaten dira Kirol Patronatuaren instalazioetan.
Kirol taldeen entrenamendu eta partidetarako instalazioak dohainik
Kirol taldeek ere dohainik erabiltzen dituzte Kirol Patronatuaren instalazioak, entrenamenduetarako eta partiduetarako. Eskubaloi, areto-futbol eta saskibaloi taldeek 20 ordu dituzte astero, astelehenetik ostiralera, Kiroldegiko kantxa erabili ahal izateko. Halaber, Elgoibarko Klub Deportiboak, astero, 25 orduz erabiltzen du Mintxetako futbol zelaia. Horretaz gain, kontuan izan behar da, asteburu oro, batez beste, 6 partidu federatu jokatzen direla, bai Kiroldegian, bai Mintxetan. Gainontzeko taldeek (atletismoa, txirrindularitza, pilota, e.a.) ere doan erabiltzen dituzte Patronatuak euren esku jartzen dituen instalazioak.
Datu esanguratsuenen laburpena:
♦ Eguneroko erabiltzaileak: 1.050
Datu esanguratsuenen laburpena:
♦ Eguneroko erabiltzaileak: 1.050
- Kiroldegikoak: 750
- Mintxetakoak: 400
♦
Uda sasoian Mintxetako igerilekuetako erabiltzaileak:
- 600 lagun batez beste egun eguzkitsuetan
- 1.400 erabiltzaile egunik jendetsuenetan
♦
Kirol Patronatuak eskainitako jarduerak:
- 18 ikastaro mota
- 1.318 ikasle hilero
♦
Ikastaro arrakastatsuenak:
- Igeriketa (217)
- Spinning (206)
- Aerobic (201)
- Pilates (124)
- Jubilatuentzako gimnasia (75)
- Dantza (65)
- Bodypump, Batuka, e.a.