♦ Demaseko desafioa uztailaren 28an Soraluzen
Soraluzeko Ezozi auzora herri kirol erakustaldia egitera joan ziren Lagunartea taldeko kideak joan zen ekainean. Elgoibartarren trebetasun erakustaldia jarraitzen ari zen soraluzetar gazte talde bat berotu eta desafioa bota zien, elgoibartarrak baino gutxiago ez zirelakoan. Lagunarteako lagunek ez zuten asko pentsatu beharrik izan, eta dema onartu egin zuten. Uztailaren 28an jarri zuten zita Soraluzen, bertako jaietan neurtuko baitituzte indarrak.
♦ Taldearen sorrera
Elgoibarko eta Mendaroko 10 lagunek osatzen dute Lagunartea herri kirol taldea, guztiak ere gazteak; 20 eta 24 urte bitartekoak. Besteak beste, harri jasotzen, txingak eroaten, trontzan, lasto jaurtiketetan edo ingudearekin aritzen dira.
Taldea sortzeko ideia modu oso bitxian, txantxa artean, mamitu zela azaldu digu Iñaki Ansola taldekideak. “Ezozi auzoan dagoen Armendi tabernako ugazabarekin erdi txatxetan berbetan ari ginela hasi zen dena. Herri kiroletan jardun izan daben lagunak eukita taldea sortu behar gendula, berak deituko zigula... e.a. Telefonoa eskatu zigun, eta gure ezusterako baita deitu ere. Horrela egin genuen erakustaldia Soraluzeko Ezozi auzoan”. Udan zehar saio gehiago egiteko asmoa daukate.

Lagunartearen hurrengo saioak
• Uztailak 28 (soraluzetarren aurkako desafioa Soraluzeko jaietan)
• Abuztuak 5 (Santumotz erromerian Idotorbe auzoan)
• Abuztuan Aizarnako jaietan
• San Nicolas jaietan Lasturkoen aurkako saioa
• Abuztuan Aizarnako jaietan
• San Nicolas jaietan Lasturkoen aurkako saioa
♦ ARGAZKIAK: