♦ Lagunez eta familiaz inguratutako aurkezpena
Egileak alboan izan zituen liburuaren aurkezpenean, Gotzon Garate, Arrietaren unibertsitateko irakasle ohia eta liburuan ageri den hitzaurrearen idazlea, Angel Ugarteburu adiskide, lankide ohia eta liburuaren hizkuntza-zuzentzailea eta baita Elgoibarko alkate, Alfredo Etxeberria ere. Oier Araolaza eibartarrak, Pelloren ilobak, egin zituen aurkezle lanak eta Elur Arrietak (Pelloren semeak) eta Iraide Sarriak zuzeneko musikaz jantzi zuten erretratu zaharren diapositiba emanaldi laburra. Hauek gutxi balira, Garikoitz Araolaza, bere beste ilobak, bideoan grabatu zuen ekitaldi osoa.
12 kapitulutan (Biztanleria, ekonomia, politika, soldaduska, hirigintza, ongizatea, kristau-eliza, hezkuntza, kultura, euskararen egoera, aisialdia eta Elgoibarko Euskal Lore-Jokoak edo Euskal Jaiak) eta 247 orritan idatzita laga du Pello Arrietak 1907an Elgoibarren egin ziren Euskal Jaien inguruan hasi zuen ikerketa lana, 1870 eta 1910 artean ateratako balio handiko argazki zaharrez ondo hornitua, gainera.
♦ Liburua eskuratzeko: Kultur Etxean lortu daiteke Pello Arrietak idatzitako liburua 10 eurotan
♦ BIDEOA:
{google}5118816772182793066&hl{/google}
♦ BIDEOA:
{google}3998265357288916882&hl{/google}
♦ BIDEOA: (Gotzon Garate berbetan)
{google}8273133974671245255&hl {/google}