4 telebistak lortu dute Debabarrenan emititzeko lizentzia

elgoibarren.net 2007ko uzt. 19a, 11:11

Eusko Jaurlaritzak tokiko telebista digitalen baimenak nori eman dizkion jakinarazi du, eta gure eskualdean, Debabarrenan, aurkeztu ziren 4 telebistek lortu dute emititzeko lizentzia. Honako hauek dira telebistak:
    •  Arno Ikusentzunezkoak S.A. (Hamaika Telebista eta eskualdeko euskara elkarteak)
    •  Gipuzkoa Televisión S.L. (Localia-Prisa)
    •  KTB, Kate Berria, S.L (Vocento)
    •  Grupo de Medios Audivisuales de Gipuzkoa (Localmedia)



1706641617580 4 telebistak lortu dute Debabarrenan emititzeko lizentzia

Euskal Autonomi Erkidegoa (EAE) 15 barrutietan banatu du Jaurlaritzak eta barruti bakoitzean lau telebista kate sartuko dira. Denera, hortaz, 60 telebista katerentzat zegoen lekua. 81 eskaera aurkeztu ziren, eta 57 lizentzia eman dituzte, zeinak 33 enpresen artean banatzen diren, eta horiek enpresa-talde gutxi batzuetan sailka daitezke.
 
4 lizentzia Debabarrenan
Gure barrutiari dagokionez, Debabarrenan, lau tokiko telebistak lortu dute baimena. Grupo de Medios Audiovisuales de Gipuzkoa S.L.(Localmedia); KTB, Kate Berria, S.L.(Vocento); Arno Ikusentzunezkoak S.L. (Hamaika) eta Gipuzkoa Televisión, S.A. (Localia-Prisa). Azken bi hauek esleipen probisionala dute. Eskaerako kontu batzuk zuzendu beharko dituztela esan nahi du honek. Alabaina, Hamaikari dagokionez, behintzat, ez ei da arazorik izango, Iñaki Uriak Berrian dioenez.

1706641617618 4 telebistak lortu dute Debabarrenan emititzeko lizentzia

1706641617651 4 telebistak lortu dute Debabarrenan emititzeko lizentzia

Hauetako 3 telebisten atzean 3 talde handi daude (Localia-Prisa, Vocento eta Localmedia) eta laugarrena, Arno Ikusentzunezkoak S.A., eskualdeko euskara elkarteek ( Hauen artean Elgoibarko Izarra Kultur Elkartea), eta Hamaika Telebista enpresaren artean hitzartutako proiektua da. Euskara hutsean emitituko du telebista honek.
Hamar urterako lizentziak dira orain banatu dituztenak eta gehienez 2 urte t´erdi barru emititzen egon behar dira
 
∞    Informazio gehiago: