♣ Datu batzuk:
- Udaleku irekietan (2-8 urte): 172 ume.
- Udaleku itxiak:
- Askizuko 3 txandak (6-11 urte): 80 ume
- Astitz (12-16 urte): 26 gaztetxo
- Hezitzaile-kopurua: 45 hezitzaile.
- Burututako aisialdi orduak: 596 ordu.
Ikus daitekeenez, kopuru handiak mugitu dituzte aurtengo udalekuetan. Bertako arduradunen iritziz baina, udalekuetan bizi izandakoa ezin da numeroetara bakarrik ekarri: “Udalekuek kopuruak baino gehiago dira. Umeen barreak eta jolasak; gaztetxoen urduritasunak eta ilusioak; hezitzaile eta gatetxoen arteko konplizidadeak; guraso eta aitona-amonen joan-etorriak; azken eguneko negarrak; ... Hauek denak ere udalekuetan bizitzen dira”. Hauek eta antzerako beste hamaika sentsazio eta bizipen izan dituzte aurtengo udalekuetan, “eta hau dena ez litzateke posible izango herriko eta herritik kanpoko gazte mordo bat lanean egon izan ez balitz”.
• Aurtengo udalekuek eman dute berea
Ekainaren 25ean ekin zioten ibilbideari eta uztailaren 20an (barixakuan) emango diote amaiera. “Lan handia ematen digute udalekuek, baina programa honek ematen digunak ondo baino hobeto konpentsatzen du nekea” aitortzen dute hezitzaileen arduradunek. Orain, hilabete honetan egin dutenaren gaineko balorazioa egin ondoren, oporrak hartuko dituzte irailera arte. Eta irailean, datorren urteko udalekuak prestatzen hasiko dira. Hori bai, bien bitartean hamaika aukera izango da gure herriko haur eta gaztetxoekin aisialdiaz disfrutatzeko.