Txina eta Peruko taldeak, Nazioarteko Folklore Jaialdian

elgoibarren.net 2007ko uzt. 20a, 10:11

Elgoibarko Nazioarteko Jaialdiaren 21. edizioan Txina eta Peruko folklore taldeek hartuko dute parte, gaur (uztailak 20), 22:30etatik aurrera Olaizaga Kirolegian. Haritz Euskal Dantzari Taldeak, berriz, Corteseko paloteadoa dantzatuko du estreinakoz, urteroko folklore erakustaldian.




    Jallmay (Peru)

1706641616688 Txina eta Peruko taldeak, Nazioarteko Folklore Jaialdian

Quechuerazlurraren eta ereintzaren babesa” adierazten du Jallmay berbak. Jallmay Kultur Elkartea Perun sortu zen 1998an. Taldea hainbat gazte profesionalek osatzen dute eta Peruko kultura tradizionala garatzea eta mundu guztira zabaltzea da euren zeregina. Duela urte batzuetatik, Europako hainbat erakunderekin elkarlanean ari da talde hau, Peruko nahiz Latinoamerika guztiko hainbat delegaziok Europan barrena bira egiteko aukera izan dezaten. Horrela bada, Peru eta Ekuadorreko delegazioek hainbat jaialditan parte hartzen dute Jallamayren gidaritzapean. Era berean, Jallmayk, urtero, Hegoameriketako nazioarteko musika eta dantza jaialdi garrantzitsuena antolatzen du.

    Qiandongnan-go dantza eta abesti taldea (Txina)

1706641616726 Txina eta Peruko taldeak, Nazioarteko Folklore Jaialdian

Quiandongnan eskualdeko (Guizhou probintzian, Txinako hegomendebaldean) dantza eta abesti talde nazionala 1956ko azaroan eratu zen. Estatu horretako talde profesional bakarra da. Gaur egun, 130 artistek osatzen dute, eta horietako 2 herrialdeko punta-puntako artistak dira. Miao eta Dong etnia nazionalen abesti eta kantuak taularatzen dituzte nagusiki. Era berean, erro horietan oinarrituta, esperientzia berriak ere aztertzen dituzte, hobetzen eta estilo propio bat sortzen joateko. Herrialdeko nahiz nazioarteko liderren aurrean aritu izan dira maiz, baita jai eta ekintza garrantzitsuenetan ere, eta askotan zoriondu dituzte bai Txinako pertsonaia ospetsuek eta baita kanpokoek ere.

    Haritz Euskal Dantzari Taldea (Euskal Herria)

1706641616765 Txina eta Peruko taldeak, Nazioarteko Folklore Jaialdian

Haritz EDTk, Corteseko paloteadoa izeneko dantza aurkeztuko du jaialdiaren lehen zatian. Dantza ziklo hau, Nafarroako makiljokoetako bat da. Herriko zaindaria den San Migel Egunean, irailaren 29an, irteten dira kalera dantzariak. Kalejira bat, kortesia eta lerro aldaketa, bals bat, bi jota, trenzatu bikoitza eta amaitzeko beste kalejira batez gozatu ahali zango duzue Kiroldegira bertaratzen zaretenok. Dantza hauei, Gaztelua edo Gizaki dorrea ere gehitu ohi zaie. Gaur egun, 2 taldetan dantzatzen da, bata neskez osatua eta bestea mutilez osatua. Aipatzekoa da, Haritz EDTak gaur taularatuko duela estreinakoz paloteado hau. Bigarren zatiari dagokionez, aurtengoan saio berezia eskainiko dute Haritzeko dantzariek, izan ere, agertokia plaza bilakatuko dute eta erromeriaz gozaraziko digute. Bertan, Euskal Herriko hainbat lekutako dantzen nahasketa erakutsiko dute. Bsteak beste, Galaiena, Binangoa, Arratiako jotak, dantza soltea eta Iribasko Ingurutxoa. Aurtengo jaialdiari bals/kalejira batekin emango diote amaiera.
 
 OHARRA: 
Kiroldegiko igerilekuak itxita gaur arratsaldean
Elgoibarko Udal kirol Patronatuak jakinarazten du gaur, ostirala (uztailak 20), kiroldegiko igerilekua arratsaldez itxita egongo dela, beti ere, Nazioarteko folklore jaialdia ospatu ahal izateko. Udalak eragozpenak barkatzeko eskatzen die herritarrei.