• OHARRA:
Agortu egin dira Orfeoiaren kontzerturako sarrerak
Udaleko Euskara Sailetik jakinarazi digutenez, Donostiako Orfeoiak uztailaren 27an San Bartolome parrokian eskaini behar duen kontzerturako sarrerak agortu egin dira. Hala ere, eta gonbidapena dutenek lehentasuna izango badute ere, Udalak ahalegina egingo du gainontzekoei ere sarbide ematen.
Euskal giroko asteburua
Joan den hau euskal giroko asteburua izan da. Zapatuan (uztailak 21) Mauxitxa txarangaren kalejira eta Ugarte anaiak txalapartarien saio izan genituen egunez eta gauean, Kepa Junkerak kontzertua eman zuen Plaza Handian. Kontzertuak iraun zuen bitartean, gainera, Astondoa su-etxe bizkaitarrak argiztapen berezia eman zion Plaza Handiari.
Domekan, Udal Txistulari Taldearen Dianarekin hasi zen eguna eta eguerdian, Meza Nagusia ospatu zen San Bartolome parrokian. Mezatan Parrokiako Abesbatzak eta Haritz Euskal Dantzari Taldeak parte hartu zuten.
Ospakizunak urte amaierara arte
Mendeurrena ospatzeko ekitaldirik garrantzitsuenak uztailaren bukaerarako antolatu ditu Udalak, duela 100 urte uztailaren 26tik 30era bitartean ospatu baitziren Euskal Jaiak gure herrian. Hala ere, urte bukaerara arte jarraituko dute mendeurrena gogorarazteko ospakizunek. Besteak beste, Elgoibarko Jaiotza mekanizatuan ere presente egongo da Euskal Jaiaren mendeurrena.
♦ ARGAZKIAK:
|