Zuk ere abuztuan al dauzkazu oporrak? Abuztua al da oporrak hartzeko hilabeterik aproposena? Pentsatu al duzu, inoiz, oporrak beste hilabeteren batean hartzea? Ba al daukazu oporrak aldatzeko aukerarik?
Duela urte batzuk, abuztuan “geratu” egiten zen gizartea. Enpresak itxi egiten ziren, eta ia langile guztiek hartzen zituzten oporrak abuztuan. Baina, gauzak aldatzen doaz poliki-poliki: gero eta jende gehiagok egiten du lana abuztuan; gero eta jende gehiagok hartzen ditu oporrak ekainean, uztailean edo irailean. Badirudi abuztua galtzen doala oporren esklusiba.
Zure ustez, abuztua al da oporrak hartzeko hilabeterik egokiena? Botaink! Eta, oporretara bazoaz, edo lanean geratzen bazara, ondo-ondo pasa abuztua!