Astoa nagusi San Antolineko desafioan

elgoibarren.net 2007ko ira. 4a, 18:51

Astoak irabazi zuen San Antolin auzoko 8 gazteen aurkako desafioa auzoko jaietan (irailak 1) egin zuten dema ikusgarrian. Victorio Zelaiaren astarrak 76 plazako marka ezarri zuen eta auzoko mutilek ezin izan zuten piztiaren lana hobetu. Dema galdu arren, indar faltan ez daudela erakutsi zuten: 66 plaza egin zituzten 600 kiloko harria 20 minutuan arrastan eramanez.



Iaz behorra, aurten astarra

Sanantolindarrak astoaren lanari begira

Iaz behorraren aurka neurtu zituzten indarrak San Antolin auzoko 9 gizonek eta desafioa irabaztea lortu zuten, 52 plaza egin baitzituzten 830 kiloko harriarekin. Behorrak 88 plaza egin zituen arren, gizonak nagusi, behorraren lan erdiak gainditzea baitzen adostutako dema.
 

Demaren zenbait gorabehera

Apostuko partaideak harria eramateko tramankulu bitxiaren gainean

Aurtengo apustuak bazituen zenbait ezberdintasun iazkoarekin alderatuz. Batetik, Victorio Zelaia eibartarraren astarra izan dute aurkari, iazko behorraren ordez. Bestetik, iaz 9 izan baziren ere, 8 gizon aritu dira indarrean aurten. Eta azkenik, harri txikiagoa mugitu behar izan dute aurten; 600 kilkokoa, 830 kilokoa beharrean. Gainera, parez-pare neurtu dituzte indarrak, alegia, plaza gehien egin dituena izan da irabazlea.

Ikusle mordoa

1706641612250 Astoa nagusi San Antolineko desafioan

Ikusmin handia sortu zuen apustu bitxiak, eta iaz moduan, San Bartolome jaiekin bat egin arren, ikusle mordoa hurbildu zen Usatorre tabernaren aparkalekuan kokatuta zegoen jai gunera. Lanak amaitzear zeudela, animo eta txalo ugari jaso zituzten desafioan parte hartu zuten gizonek, eta hauek, apustua irabazteko aukerarik apenas zutela jabetu arren, zeukaten guztia eman zuten, hustu egin ziren.
 
ARGAZKI gehiago:

1706641612288 Astoa nagusi San Antolineko desafioan

1706641612328 Astoa nagusi San Antolineko desafioan

 

1706641612366 Astoa nagusi San Antolineko desafioan

1706641612401 Astoa nagusi San Antolineko desafioan

 
 
Desafioaz aparte, ekintza mordoa antolatu dituzte San Antolineko auzotarrek: txapel jaurtiketa txapelketa, bertso afaria, herri kirolak,... hona hemen bertso afariko eta Lagun artea Elgoibarko herri kirol talde sortu berriak eskaini zuen erakustaldiko zenbait argazki, adibide gisa.
 

1706641612436 Astoa nagusi San Antolineko desafioan

1706641612476 Astoa nagusi San Antolineko desafioan

 

1706641612513 Astoa nagusi San Antolineko desafioan

1706641612584 Astoa nagusi San Antolineko desafioan

1706641612636 Astoa nagusi San Antolineko desafioan

1706641612676 Astoa nagusi San Antolineko desafioan

Lagun asko hurbildu zen bertso afarira

Uxue Alberdi elgoibartarrak izan zen bertsolarietako bat

{mosimage}
{mosimage} {mosimage}