Denboraldiaurreko azkenaurreko partida
Sanlo Eskubaloi Kirol Taldeak Udalaren eta Kirol Patronatuaren babesarekin urtero antolatzen du txapelketa hau San Bartolome jaien bueltan. Elgoibarko partida aurre denboraldiko azken aurrekoa izango da Viktor Debrek entrenatzen dituen jokalarientzat. Asobal Ligaren hasiera gainean dago eta funtsezkoa izango da prestakuntza lanak ongi egitea, batez ere jakinik, hasiera gogorra izango duela Arratek: lehen bi partidetan munduko bi talderik indartsuenetakoak (Portland eta Ciudad Real) izango dituzte aurkari.
Arrieta lesio batetik ateratzen
Lesio txiki batetik atera berri da Unai Arrieta, baina bere jaioterrian minutu batzuk jokatzeko aukera izango duela espero da. Cutura kapitainak eta Matovic jokalariek, aldiz, ezin izango dute Elgoibarko partidan jokatu. Gainontzekoak jokatzeko prest daude, baita elgoibarren bizi den Kobin errusiarra ere.
Deialdia
1992-93 eta 1994-95 urteetan jaiotako mutilei eskubaloian jokatzeko deialdia egin nahi die Sanlok, kadete eta infantil mailako taldeak osatu eta entrenamendu egun eta orduak zehazteko.
•Eskubaloian jokatu nahi dutenek irailaren 6an, ostegunean, 19:00etan agertu beharko dute Olaizaga Kiroldegian.