Urteroko ohiturari jarraituz, Elgoibarko Udalak eta
Kokoe Komiki
Elkarteak
Elgoibarko VII. Komiki Lehiaketa 2007 antolatu dute. Aurtengo
edizioan parte hartu nahi dutenek urriaren 1era arte dute euren lanak
aurkezteko epea. Urriaren 19an izango da sari banaketa eta aurkeztutako
lanekin osatutako erakusketaren inaugurazioa.